Nouvelle corporatives

01/02/2010

Udalak

Udalak, 2009 urtea

2009 urtean, Eusko Ikaskuntzak beste lau hitzarmen sinatu zituen beste hainbeste Udalekin. Ehunetik gora dira jadanik udal erakundeekin egindako hitzarmenak, zeinek jarduera kultural eta zientifikoak garatzea ahalbidetzen duten, hala nola aurreko ekitaldian buruturiko ia 60ak. Zehazki, lankidetza horrek hemeretzi ikerketa gauzatzea eta sei liburu berri argitaratzea ekarri du. Zazpi jardunaldi eta hitzaldi dibulgatzaile antolatu dira,baita musika ziklo bat ere; bi udal artxibo katalogatuak izan dira, beste lauk beren ondarearen atalen bat digitalizatzeari ekin diote eta beste hainbestek baliozko dokumentuen transkripzioa esktu dute. Gainera, Eusko Ikaskuntzak hainbat aholkularitza tekniko bideratu ditu, historia edukiko erakusketak eraman ditu sei herri edo hiritara eta ahozko lekukotasunak bildu ditu tokiko oroimena zaintzeari begira. Aurreko guztiari, Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresuan partaidetza eta gizarte memoria ardatzetan hainbat Udalek izandako parte hartzea gaineratu behar zaio.

Labastide Clairence

La commune de Labastide Clairence en Basse Navarre, représentée par son maire Leopold Darritchon a signé une convention de collaboration avec Eusko Ikaskuntza le 17 décembre en présence de 15 conseillers lors de la séance du conseil municipal. Labastide Clairence fut fondée par Louis Le Hutin en 1312, et jusqu?aux alentours de 1525 faisait partie du royaume de Navarre, date de l?abandon des terres d?ultrapuertos par Charles Quint. Cette commune de 900 habitants environ a actuellement l?intention de célébrer les 700 ans de sa fondation.

Argazki artxiboak

Zarautz eta Segurako udalek beren Argazki Artxiboetarako irudi katalogatuak eta digitalizatuak jaso dituzte. Zehazki, 2009 urtean zehar Zarautzeko 300 irudi inguru tratatu dira,zeinek azken urteetan bertako artxiboan sarturiko 7.000 argazkien bilduma handitu duten. Halaber, Segurak, duela hilabete gutxi batzuk sinaturiko lankidetza hitzarmenaren kariaz, artxibo digital bat osatzeko lehen urratsak egin dituzte ehun irudiren bidez, euskomedia.org web gunean ikusgai daudenak.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp