Nouvelle corporatives

01/06/2012

Udalak

"Hermilio de Olóriz, época, vida y obra" ikerketa proiektua

2008an Auritz Burgeteko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak sinaturiko lankidetza hitzarmenaren barruan, nafar historialaria eta Eusko Ikaskuntzako bazkidea den Jose Luis Nieva Zardoyak Hermilio de Olorizen inguruko ikerketa burutu du. Lan honen helburua, pertsonaiaren bizitzan barneratzea (lagunak, familia, etxea?), ondare intelektualaren analisia egitea, garai hartako beste egileen lanaren bidez bere irudia testuinguratzea eta Nafarroak bizi izan zuen momentu historikoan barneratzea izan da.

Hermilio de Olóriz, poeta, kronikari eta Foruko libuzaina izateaz gain, Nafarroako askatasunaren aldeko ikuspegi literario zein historikoa bultzatzeaz arduratu zen. Azkenik, erretiratu zenean, Auritz-Burgueteko bere etxera itzuli zen.

Zumaia: Archivo Fotográfico

Como actividad derivada del convenio de colaboración entre Eusko Ikaskuntza y el Ayuntamiento de Zumaia, en 2005 se dieron los primeros pasos para la constitución de un Archivo Fotográfico municipal. Con aportación del vecindario zumaiarra y la realización técnica de la Fundación Euskomedia, desde entonces se han ido recogiendo, inventariando, digitalizando y catalogando fotografías anteriores al año 1975 relacionadas con la vida de la localidad.

Es así como hoy el Archivo Fotográfico de Zumaia dispone de 750 imágenes que se hallan integradas dentro de una base de datos, debidamente clasificadas en 17 materias y abiertas a su visionado en las direcciones: http://www.euskomedia.org/udalak/zumaia o http://zumaia.net/zumaiazu/fototeka/?searchterm=fototeka

1512 urteko gertakari historikoen ondorio sozialak emakume nafarrengan

1994. urtean Hernaniko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak elkarlanerako sinatu zuten hitzarmenari esker, Eusko Ikaskuntzak maiatzaren 22an hitzaldi bat antolatu zuen herri gipuzkoarreko Biteri Kultur Etxean. Bertan izan zen Amaia Nausia historian doktoratua eta Eusko Ikaskuntzako bazkidea, 1512 urteko gertakari historikoen ondoren emakume nafarrek bizi izan zuten errealitatearen berri emanez.

Nafarroako gizartean itzalean, baina era berean, protagonismo handia izan zuten emakumeek bizi zuten egoera azaldu zuen, garai hartan jasan behar izan zuten oztopo nagusia azpimarratuz, hots, egunerokotasuneko portaeran izan behar zuten zuzentasuna. Era berean emakume haiek euren eskubideak eta botere eremua defendatzeko auzitegietan egindako testigantzak erakutsi zituen Amaiak hitzaldian, beraien hitzetan bizi izan zutena argi geldi zedin.

Plentziako tokiko historia V. Jardunaldiak. Plentzia eta Uribe Kosta 1936ko Gerra Zibilean eta diktadura frankistaren garaian

Datorren uztailaren 11, 12 eta 13an Plentziako "Goñi Portal" kultu etxean Plentziako tokiko historiako V. Jardunaldiak burutuko dira. Plentziako Udalak eta Eusko Ikaskuntzak antolatutako jardunaldien 5. edizioak "Plentzia eta Uribe Kosta 1936ko Gerra Zibilean eta dikatadura frankistaren garaian" izenburua izango du eta III. gerra zibil garaikidea (1936-39) eta diktadura frankista aztertzea proposatzen dute.

Ikertzaileek (Vargas, Landa, Miñambres, Basañez, Duo) liskar politikoak eta belikoak aztertu eta hauek gizartean eragin zituzten ondorio mingarriak jorratuko dituzte. Honez gainera, Hirurogeita hamarreko hamarkadako desarrollismoaren garaitik, milaka udatiarreen etorrerak Plentzianeragindako Zabalgunearen azken etapa aztertuko da, eta baita hirigune historikoaren kontserbazioa (Santos, Beascoechea) ere. Bestalde, txosten batek Euskadiko erantzun ekologiko famatuena ere gogoratuko du: "Lemoizko nuklearren aurkako manifestazioa" (Lopez).

[+] Informazio gehiago

[+] Historia de Plentzia: dinámicas sociales s. XVI-XIX

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp