Nouvelle corporatives

01/04/2009

Xabier Retegi, Eusko Ikaskuntzako Ohorezko Lehendakaria

Martxoaren 13an, Baionako egoitzan,Batzorde Eragileak hileko bilera egin zuen, eta Batzorde Iraunkorrak hiruhilabetekoa. Bigarrenak, Jose M ? Muñoa Lehendakariak proposaturik, Xabier Retegi Ayastui Eusko Ikaskuntzako Ohorezko Bazkide eta Ohorezko Lehendakari izendatzea onartu zuen aho batez.

Bi agintalditan Elkartearen buru izanik, Xabier Retegik lan garrantzitsua garatu zuen erakundearen ekintza eta orientabidean ez ezik, gure garaiko arazo handiei eta euskal kulturararen etorkizunari buruzko hausnarketan ere. Izendapen honekin, 2002-2008 bitartean Lehendakaria izan denarekin loturak mantendu eta haren ekarpen intelektuala gurekin izaten jarraitu nahi zuen Batzorde Iraunkorrak.

Bilera berean, 2009ko ekitaldirako Aurrekontuak onartu ziren, eta datozen lau urteetan Elkartea gobernatuko duen zuzendaritza taldea izendatu zen.Lehendakariak proposatu eta Batzordeak onarturiko izenak ondokoak dira:Monica Moso, Idazkaria; Anton Arbulu, Idazkariordea; Itziar Usabiaga, Diruzaina; Nekane Arratibel, Diruzainordea; Jose Luis de la Cuesta, Lehendakaritzaren Albokoa.

Azkenik,sei kide berri izendatu zituzten Eusko Ikaskuntzako Gizarte Ospe Batzorderako, dagozkien esparruetan itzal handiko pertsonek osaturiko aholku erakundea, Elkartearen estrategia aztertu eta orientatzen duena. Hona izendaturiko pertsonak: Idoia Agirre, Itziar Alkorta, Juanjo Alvarez Rubio, Paco Garmendia, Juan Ramon Guevara eta Daniel Innerarity.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp