Berrikuntza
Gizarte berrikuntza berezkoa du gizajendeak, aldatzen eta egokitzen joateko bidea ematen du-eta. Hala ere, berrikuntzari, askotan, mugak ezartzen dizkiote elite boteredunek, ezagutza esparruen jabe diren aldetik ezabatu egiten dutelako gizarteko gainerako taldeen ahalmen berritzailea. Kongresuan adierazi duten bezala, berrikuntzaren oinarrietako bat balioak gogoan hartzea da, erreferentzia etiko horiek eragina dutelako banakoen eta taldeen jokabideetan zein erabakietan. Hortaz, egiturazko desberdintasunak nahiz sinbolikoak gainditzea ezinbestekoa da gizarte berrikuntzari bide emateko. Gizarte solidarioa legoke abiapuntuan, Berdintasun eta Justizia idealak lehenetsiko lituzkeena, esplotazio eta erruki politikak baztertzeko.
