Mertxe de Renobales Scheifler. Biokimikan Doktorea: Nire uste apalean inmorala da, munduko populazioaren %20k planetako errekurtsoen %80 kontsumitzea

2013-01-16

VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari

VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari



Jatorrizko bertsioaren itzulpen laburtua

Mertxe de Renobales Scheiffler Bilbon jaio zen 1948an eta bere haurtzaro zein gaztaroa Bizkaiko hiriburuan eman ondoren eta Kimikako goi ikasketak amaitu ostean, Amerikako Estatu Batuetara aldatu zen, bertan master bat egiteko asmoz. Baina bizitzaren gorabeherak igarriezinak direnez gero 1988ra arte ez zen Euskal Herrira itzuli. Inasmeten egin zuen denboraldi labur batez eta 1990ean Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko Biokimikako katedra lortu zuen. Ordudanik bertan dihardu eta bere ikerketei esker ospe handia irabazi du.

Renobalesen ikerketa lerrorik funtsezkoenetakoa elikagai transgenikoen inguruan buruturikoa da. Lan horrek oso lur irristakorretan ihardutera eraman du, ezaguna baita munduan piztu den eztabaida transgenikoen inguruan. Baina Mertxe de Renobalesek tinko eusten dio bere ikerketa emaitzen ondorioari:

“Munduan egun diren elikagai transgenikoek produktu agrokimikoen kontsumoa murriztea ahalbideratzen dute, bai intsektizida zein herbizida bezala, edota ohikoak baino toxizitate gutxiagoko produktuak erabiltzea. Eta laborantzaren produktibitatea haztarazten dute, lur eremu berdintsuan elikagai gehiago sortzen baita. Datu horiek, ene ustez, nekazaritza transgenikoa ohikoa baino jasangarriagoa dela adierazten dute”

Renobales andreak sentsibilitate berezia azaltzen du munduko elikaduraren prozesu zalantzagarriaren aurrean eta kritikoa da zenbait erakundetatik aldarrikatzen diren politikekin.

“Azken berrogei urteotan gure nekazal-produkzioa murrizten ari dela ikusteak kezkatu egiten nau, gure ingurunean modu negatiboan eragiten baitu. Gutxiago ekoiztu eta gehiago inportatu, horretan ari gara. Kezkagarria da. Baserritarrak hirietara aldatzen ari dira bizitzera eta horrek giza zein gizarte kostuak handitzen ditu. Lau hamarkadatan, munduko populazioaren %75 hirietan biziko omen da. Hori oso arazo larria da”

Transgenikoen alde egiten du Mertxe de Renobalesek, erabilpen zein kontsumoa arrazoizko moduan arautzen dutela argudiatuz.

“Elikagaietan milaka urtez eragindako bilakaera oso sakona izan da, eta beti izan da uzta biltzaileen bizimodua eramangarriagoa egitearren eta ekoizturiko elikagaiaren ekarpena handitzearren. Gaur eguneko laborari tradizionalek ere antzerako moduan dihardute, eta hazirik hoberenak gordetzen dituzte ereiteko. Bilakaera horiek, funtsean, mutazio genetikoak ditugu, jakin gabe gertatu diren arren eta bilakaeraren gaineko zientzia-kontzientzia izan gabe eman dira... Hori dela eta, esan behar dut munduko inon ez dela lege, teknika ez transgenikoek eragindako hazi mutatuak frogatzera behartzen duenik; aitzitik, transgenikoak zeharo araututa daude”

Errealitate borobila da, munduko enpresarik handienek elikaduraren sektoreetan dituztela euren interesak, populazioaren bizkar sekulako dirutzak irabazten dituztelarik. Egiaztapen horren aurrean Mertxe de Renobales kritikoa agertzen da, etikak zati handi bat hartzen baitu katedradunaren pentsamoldean.

Gasteizko Fakultatetik Mertxe de Renobales ikertzen ari den beste sektore bat gaztarekin erlazionatuta dagoena da. Konkretuki, eta beste batzuekin lan egin badu ere, Idiazabal jatorrizko gazta izan du langai azken hogei urteotan.

Argazkia: CC BY - chalo84

“Nire uste apalean inmorala da, herrialde garatuetan bizi garen munduko populazioaren %20k planetako errekurtsoen %80 kontsumitzea. Ipar eta Hegoaren arteko desberdintasuna hazten doa eta hedatzen ari da baita herrialde garatuetara ere. Baina horrek ez du zerikusirik transgenikoekin, lehen munduko pertsonon nahikeria aseezinarekin baizik. Eta elikadura-industriak handienetariko gehienak, jakina, gure munduan kokatuta daude egoera horren errudunetariko bat da”

Gasteizko Fakultatetik Mertxe de Renobales ikertzen ari den beste sektore bat gaztarekin erlazionatuta dagoena da. Konkretuki, eta beste batzuekin lan egin badu ere, Idiazabal jatorrizko gazta izan du langai azken hogei urteotan.

“Gure helburua Idiazabal gaztaren kalitatea finkatzea izan da, alde teknologikotik zein esnearen nutrizio-kalitatetik. Horrezaz gain, noski, gaztaren berezitasun sentsoriala ere hobetu dugu, oinarrizkoa baita kontsumitzaileek modu positiboan balora dezaten”

Gazta ekoizleen eskaerak ikertu ondoren, Mertxe de Renobalesek eta bere lan taldeak iradokizunak zerbitzatu zizkieten eta haiek inplementatu ondoren gaztaren kalitateak gora egin du nabarmen. Era bereziz, gatzagiaren ekoizpenerako ildoak markatu zituzten eta orain nutrizio hobekuntzan eragin dezaketen faktoreen ikerketan ari dira, itxaropentsu.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Précédents

June Yamaguchi. Vascu Bishoku Club: Euskal sukaldariekin lan egiten dudanetik inoiz ez dut hutsik edo 15 minutuko atzerapenik izan; Japonen antzera lan egiten da

 

Irakurri

Urteko irakurrienak. : Gabriel Mouesca / Jorge Campanillas / Margaret Bullen

 

Irakurri

Laura Esteve. Artista: Margolan batekin hastean inoiz ez dakizu zer gerta daitekeen

 

Irakurri

Angelita Alfaro. Sukaldaria: Ikasten dena ongi irakatsi behar da, sekreturik gorde gabe

 

Irakurri

Gorka Aulestia Txakartegi. Euskal literaturako irakaslea: Bi makulu izan ditut euskalgintzan: Joxe Mari Aranalde eta Juan Mari Lekuona

 

Irakurri