Basque songbook

Original title
AGUR AGUR ETXEKOAK
Standardized text
AGUR AGUR ETXEKOAK
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
ZIBURU
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

I.Dios te Salve, ongi etorri, gabon Jainkoak digula,
gabon Jainkoak digula eta urte onean sar gaitzala.

II.Etxeko andere galanta, begia duzu xarmanta,
zure eskutik desiratzen dugu xingarra eta lukainka.

III.Etxeko andere ¿nun zira? Hil ala bizi zira?
Lehengo hura baldin bazira, emazte galanta zira.

IV.Arroltze bat gutixe, biga ere holaxe,
hirur eman bazinintza, zure parerik ezlaite.

V.Nagusi jauna ¿nun zira? Hil ala bizi zira?
Leheneko baldin bazira, gizon galanta zira.

VI.Etxean eder heresa, yauregian karrosa,
etxe huntako nagusiak iduri du arrosa.

VII.Etxean eder ohako, haurra sortzen deneko,
etxe huntako etxeandereak sekulan eztu beharko.

VIII.Etxean eder kortzeiru, dabilanean inguru,
etxe huntako etxeanderea Parabisuan ainguru.

Esta octava estrofa se canta cuando los rondistas reciben agradable
limosna. De lo contrario en vez de ella encajan a los de la roñosa
casa esta otra:

IX.Goazin goazin hemendik, hemen eztun xingarrik,
etxe huntako gazitegian saguak umeak hazten tik."