Basque songbook

Original title
ATSEGIN ARTURIK NAGO
Standardized text
ATSEGIN HARTURIK NAGO
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
AZKAINE
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Atsegin harturik nago dudanian jakin
Adiskide berri bat duzula zuk egin.
Zuazi haren-gana eta hartzazu atsegin;
Ez dezazula nitaz sekulan galdegin.

2. Zutaz galdegin gabe luzaz bizitzeko...
Sobera zaitut maite hola kitatzeko.
Ekarriren zaituzte erreporta franko; (dautzute)
Etzaitela izan flako hoien sinesteko.

3. Ez da erreportarik, ez arartekorik
Amodiok fidela gibel dezakenik.
Zazpi urte baditu biek hitzemanik;
Ez bainuke pensatzen holako xangrinik.

4. Nihor ez laite fida orain munduari:
Aintzinetik eder eta gibeletik irri.
Hala egin deraute aspaldian neri,
Erreportak eginik ene maitiari."