Basque songbook

Original title
BERTERRETCHEN
Songbook
Chants Populaires du Pays Basque
Publication year
1870
Editorial
Publication place
BAYONNE
Compilation place
Compiler

Original text

(Ziberutarrez)
Haltzak eztü bihotzik,
Ez gaztamberak ezürrik:
Enian uste erraiten ziela Aitunen semek gezürrik.

Andozeko ibarra
Ala ibar lüzia!
Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza.

Berterretchek oheti
Neskatuari estiki:
""Abil, eta so' ginezan ageri denez gizonik""

Neskatuak berhala,
Ikhusi zian bezala:
Hirur dozena bazabilzala leiho batetik bestera.

Berterretchek leihoti
Jaon kuntiari goraintzi;
Ehün behi bazereitzola bere zezena ondoti.

Jaon kuntiak berhala
Traidore batek bezala:
""Berterretch, aigü borthala, ützüliren hiz berhala.""

-""Ama, indazüt athorra,
""Mentüraz sekülakua;
""Bizi denak ohit ükhenen dü Bazko biharamena.""

Mari-Santzen lasterra
Bost-Mendietan behera!
Lakharri Büztanobian sarthü da bi belhaiñak herresta.

-""Büztanobi gaztia,
""Ene anaie maitia,
""Hitzaz hunik ezpalimbada, ene semia juan da!""

-""Arreba, ago ichilik
""Ez, othoi, egin nigarrik;
""Hire semia bizi balimbada, mentüraz Mauliala da.""

Mari-Santzen lasterra
Jaon kuntiaren borthala!
""Ai! ei! eta, Jaona, nun düzie ene seme galanta!""

-""Hik bahiena semerik
""Berterretchez besterik?
""Ezpeldoi altian dün hilik; abil, eraikan bizirik.""

Ezpeldoiko jentiak
Ala sendimentü gabiak!
Hila haiñ hüllan ükhen eta deüsere etzakienak!

Ezpeldoiko alhaba
Margarita deitzen da;
Berterretchen odoletik ahürkaz biltzen ari da.

Ezpeldoiko bühkata
Ala bükhata ederra!
Berterretchen athorretarik hirur dozena ümen da."