Basque songbook

Original title
ANDEREÑO BAT IKHUSI NUEN
Standardized text
ANDEREÑO BAT IKUSI NUEN
Songbook
Chants Populaires du Pays Basque
Publication year
1870
Editorial
Publication place
BAYONNE
Compilation place
Compiler

Original text

(Basa-Nabartarrez)
Andereño bat ikhusi nuen igande goizño batez;
Bista berian agradatu nintzan haren begiez;
Ezdut uste baduela parerik eztitasunez:
Ene bihotza tristerik dago harekin izan beharrez.

-Anhitz maite baduzula fama hedatu zauzu;
Egun guziez maite berri bat egiten omen duzu;
Horiek hola balin badira, nor fidaturen zauzu?
Khambiatu behar duzu ni nahi balin banuzu.

-Baduzuia dudarik zu enetuz geroztik,
Nahi ere banukeela zutaz bertze maiterik?
Ezdut uzte balaitekela mundu huntan gizonik
Kontent bizi laitekeenik zu kitatuz geroztik.

-Mihian dutzun elhe ederrak bihotzian bazintu
Menturaz zure maithatzia erresoli noikezu;
Bainan gero desplazerrik eman gogo baduzu,
Othoizen zaitut hemen berian lurrez estal nezazu!"