Basque songbook

Original title
HAUCHE DA IKHASKETAKO
Standardized text
HAUXE DA IKASKETAKO
Songbook
La Musique populaire des Basques
Editorial
Compilation place
Compiler

Original text

Hauche da ikhasketako mandoaren traza
Burua handi du eta itchura gaitza,
Ilia latza;
Basta peguzitikan zauria balsa;
Hauche da salsa!
Kristaurik ez diteke aldetik phasa. (bis)

Lephoa mehe eta burua ez ttipi,
Mathel hezurrak seko, begiak eri,
Oro beharri
Bi sudur zilhoetarik mukua dari,
Ezpainak larri:
Hortzik izan badu ere ez dik ageri. (bis)

Hauche da mandoaren urhats aphurra;
Lau zangoak tremel ete anka makhurra,
Juntetan ura;
Ezpata bezain zorrotz bizkar hezurra,
Ezduk gezurra;
Noiz larraturen zautan ni naiz beldurra. (bis)"