Basque songbook

Original title
SARAKO IHESTIARRAK
Standardized text
SARAKO IHESLARIAK
Songbook
Gure Herria
Publication year
1921
Editorial
Compilation place
Compiler

Original text

1.Norat zoaste hor gaindi, ardi nahasiak?
Espainiara goazi, doi-doia biziak.
Jauna, ahantz bekitzu guk egin gaizkiak,
Gosez hil ez gaitezen, mendian, guziak.

2.Emazteak ikharan senharra bilhatzen;
Gizonak emaztea orori galdetzen!
Zer egin zare, ama? non da ene aita?
Horra urragarri den haur gaichoen pleinta.

3.Etchelarren heldu'ta, oi, gure lastima !
Lurrean sartu zuken nork bere arima ;
Nihork ez du leihorrik, ez norat anima ;
Zembat baigira bizi, haimbertze bitima !

4.Koko beltzak ez gaitu segur Urrikari,
Chizpaz eskaintzen dio Frantses gizonari ;
Eskualdunak bakarrik demagu janari ;
On eginaz, jauna, zuk emozu sari !

5.Gure galgarri haizen Martin Dulunia,
Bizirik jan darokuk bulhar-haragia ;
Athor eta ikusak gure hagonia,
Hire baithan Jaunak sar dezan argia.

6.Zeruetako Jauna, barkha ! barkha guri !
Eta gun bezala egizu orori ;
Barkhatu diozute zure etsaieri,
Halaber nahi dugu guk egin gureri.

7.Bainan bihur gaitzatzu gure Elizara,
Ikus dezagun orok, ikus gure Sara !
Begiz ikus detzagun, batzuk haurrideak,
Zembaitek burnasoak' ta orok etcheak !

8.Ez bazaitzu komeni mirakulu hori,
Indar emozu othoi gure bihotzari,
Zure nahi saindura dadien sumeti,
Zure manamenduak iduk detzan bethi."