Basque songbook

Original title
PORRU SALDA
Standardized text
PORRUSALDA
Songbook
Gure Herria
Publication year
1921
Editorial
Compilation place
Compiler

Original text

1.Gazte nintzanian, dembora batian,
Maitia, ez nintzen kontsolatzen, ezkondu artian bis.
Tra la la la la la, tra la la la la..................... bis.

2.Ezkondu'ta gero, hilabete gabe.....
Porru salda egiten ginuen, oilorik gabe! Bis.
Tra la la la la la, tra la la la la..................... bis.

3.Hamalau launetako familia batian,
Artorik ez ginuen, maitia, lau hilabetian! Bis.

4.Zohazi eta errozu, oi, gure amari,
Bi buru chardin erre detzala, buztana kendurik! Bis.

5.Goiko kalletik eta beko kaleraino,
Dontzelarik ez dago, maitia, gehiago, bat baño! Bis.

6.Haur bat sabelian, bertzia besoan,
Jauna tabernan, eta maitiak artoa hauzoan! Bis.

7.Ezkondu nintzenian, hiru soineko nituen,
Jauna tabernan, eta maitiak artoa hauzoan! Bis.

Iruñatik hor heldu da Betiri tamburin,
Soinua jotzen dauku, maitia, guzieri berdin. Bis.

San Zirrikitun, tamburin, gure omoria!
Utzi alde bat, ene maitia, Eskualdun jendia! Bis."