Basque songbook

Original title
PRIMADERAKO FLORIA
Standardized text
PRIMADERAKO LOREA
Songbook
Gure Herria
Publication year
1921
Editorial
Compilation place
Compiler

Original text

I
"" Primaderako florian,
Hoitabigarren urthian ! BIS
Neskatcha gazte inozent naiz pena changrinen erdian,
Ene bizia uzterat noa, adinik ederrenian !

II
"" Badu jadanik lau urthe
Badudala norbeit maite; BIS
Burhasoer deklaratua, orai duela bi urthe...
Heiek ere, achola gabe, saldu izan nahi naute !

III
"" Aitak erran zautan nerik
(Zoin bihotz-erdiragarri !) BIS
"" Neur'aberastasunarentzat dela nik maite bakarra;
Esposarazi nahi naute Markis baten semeari !...

IV
"" Othoiztu ditut aitàma...
( Alferretan ein dut dena !) ; BIS
"" Neur'aberastasunarentzat dela nik maite bakarra ;
Sekulan ez duala hartukomaite ez dudan laguna !""

V
"" Geroztik nago penetan,
Etzana oge batetan ! BIS
Midikuak ekartzen dauztet, ... bainan, oro alferretan,
Ustez ni sendaturen nauten barber eder horietan !!!

VI
"" Ni sendatzeko barbera
Da neure maite bakarra... BIS
Othoiztu ditut ait'amak utz dezaten ikustera...
Atsegin hoi ez ein nahizik, uzten naute finitzera !!!"""