Basque songbook

Original title
BELEA ETA ACHERIA
Standardized text
BELE ETA AZERIA
Songbook
Kantuz
Publication year
1995
Editorial
ELKAR
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler

Original text

1.Belea haragiki puska bat mokoan
Haren jateko zagon haitz baten kaskoan.
Acheria ihizin, han gain di baitzohan.
Usainka eta beha trikatzen zaiohan.

2.Egun on, Musde Bele;
""zer jaun ederra zu!
""Zure luma dirdiraz
""liluratzen nauzu.
""Kantari eder baten
""fama ere duzu
""Nahi zintuzket entzun:
""Othoi kanta zazu.""

3.Belea lorietan
hasten da kantatzen,
Zehe bat duelarik
mokoa zabaltzen:
Bere zitzia zaio
lurrerat erortzen.
Acheria hain chuchen
Altchatzeko han zen.

4.Acheriak: Milesker
dio beleari:
""Ez gaitela, to, fida
""lausenkariari,
""Eta ez ere gure
""eder usteari.
""Jaki hau daiat hartzen
""hitz on horren sari.""

(ZALDUBI)"