Basque songbook

Original title
ESTUDIANTE KONDENATUA (I)
Standardized text
ESTUDIANTE KONDENATUA
Songbook
Mendebaldeko Euskal Baladak. (Antologia)
Publication year
1995
Editorial
LABAYRU IKASTEGIA - BILBAO BIZKAIA KUTXA
Publication place
BILBAO
Compilation place
DIMA
Compiler
BERNAOLA, KARMEN

Original text

1.Estudiantea naz
oraindino gaztia
amazortzi urte be
kunplidu bagea.

2.Iru pezeta zala
kartazko jokoa
bertan ilde itxi neuen
estudiante majoa.

3.Au zen kalabazoa
ilun eta triste
ni ona sartu nintzela
diradez iru urte.

4.Pozik egin lezake
beste arenbeste
libratzeko esperantza
baldin bagendu be.

5.-Ama, gura dau berorrek
ni libradutea?
Eriotzea egin dot
ezta posiblea.

6.Atzo etorri jatan
arreba gaztia
lastime emoten daustela
onelan ikustea.

7.Ai ene Jangoikoa
kanpaiaren otza
igual izingo da
urkamendikoa.

8.Au de urkemendiko
aizearen otza!
Gure Jaunen aurrerako
nik deukedan lotsa."