Basque songbook

Original title
TXARMANGARRIA
Standardized text
XARMAGARRIA
Songbook
Euskal Kantak
Publication year
2000
Editorial
EREIN
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler

Original text

1.-Txarmangarria zira, eder eta gazte,
ene bihotzak ez du zu baizikan maite.
Bertze zonbait bezala, ote zira libre?
Zurekin ezkontzeaz dudarik ez nuke.

2.-Zuri-gorria zira, arrosa bezala,
profetak ere dira mintzo hola-hola.
Araberan bazinu gorputza horrela
iduriko zinuen... Zeruko izarra.

3.-Oi, maitea, zatozkit plazer duzunean,
behork ikusi gabe, ilunabarrean.
Lagun bat badukezu joaiteko bidean,
hark ezarriren zaitu trankil bihotzean.

4.-Plazer eginen duzu, isiltzen bazira,
haur inorantak hola tronpatzen baitira.
Ez da neretzat ina holako segida...
Bertzalde zure baitan ez naiteke fida.

5.-Adio, beraz, orai, ene arraroa,
hori dela medio, herritik banoa,
bihotza triste eta kexuan gogoa,
beti jarraikiren zait zur' amodioa."