Basque songbook

Original title
ERRAGUZU, MARIA
Standardized text
ESAN IEZAIGUZU MARIA
Songbook
Euskal Kantak
Publication year
2000
Editorial
EREIN
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler

Original text

1.-Erraguzu, Maria,
haren sorlekua,
ala zen palazio,
ala gaztelua.
-Oi! Ez, ez zen horrela
mundurat agertu,
eia tipi bat zuen
sorlekutzat hartu.

2.-Nor etorri zitzaion
agur egitera?
Hurbildu zen handirik
besten emaitera?
-Gizon eta emazte
guti zen agertu,
esklaboer bezala
zaukuten behatu.

3.-Ez zen bada, Maria
bederen artzainik
Jesus adoratzera
lehiatu zenik?
-Bai, artzainak zituen
lehenik ikusi,
hekien bihotz onak
zituen onetsi.

4.-Erraguzu, Maria,
bazen erregerik
zure seme Jainkoa
ikusi zuenik?
-Hiru errege ziren
noizbait gutaratu
eta beren dohainez
Jesus ohoratu."