Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- ERRAGUZU, MARIA
- Testu normalizatua
- ESAN IEZAIGUZU MARIA
- Kantutegia
- Euskal Kantak
- Argitalpenaren urtea
- 2000
- Argitaletxea
- EREIN
- Argitalpen tokia
- DONOSTIA
- Jasotako tokia
- Biltzailea
BEREZKO TESTUA
1.-Erraguzu, Maria,haren sorlekua,
ala zen palazio,
ala gaztelua.
-Oi! Ez, ez zen horrela
mundurat agertu,
eia tipi bat zuen
sorlekutzat hartu.
2.-Nor etorri zitzaion
agur egitera?
Hurbildu zen handirik
besten emaitera?
-Gizon eta emazte
guti zen agertu,
esklaboer bezala
zaukuten behatu.
3.-Ez zen bada, Maria
bederen artzainik
Jesus adoratzera
lehiatu zenik?
-Bai, artzainak zituen
lehenik ikusi,
hekien bihotz onak
zituen onetsi.
4.-Erraguzu, Maria,
bazen erregerik
zure seme Jainkoa
ikusi zuenik?
-Hiru errege ziren
noizbait gutaratu
eta beren dohainez
Jesus ohoratu."