Basque songbook

Original title
GOIZEAN GOIZIK
Standardized text
GOIZEAN GOIZIK
Songbook
Euskal Kantak
Publication year
2000
Editorial
EREIN
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler

Original text

1.Goizian goizik jeiki nInduzun
espusa nintzan goizian
Bai eta setaz ere beztitu
ekia jelki zenian.
Etxekoandre zabal ninduzun
eguerdi erditan,
Bai eta alarguntsa gazte
ekia sartu zenian.

2.Musde Irigarai, ene jauna,
Altxa izadazu buria,
Ala dolutzen ote zaizu
Enekila ezkontzia?
-Ez, ez zitadazu dolutzen
zure esposatzia,
ez eta ere doluturen
bizi nizaino lurrian.

3.Nik banizun maitetto bat
Mundu ororen isilik,
Mundu ororen isilik eta
Jinko Jaunari ageririk:
Buket bat igorri ditadazut
Lili arraroz eginik,
Lili arraroz eginik eta
Erdia pozoaturik.

4.Zazpi urtez etxeki dizut
Gizona hila kanberan;
Egunaz lur hotzean, eta
Gauaz bi besoen artean,
Zitroin urez ukuzten nizun
Astian egun batean,
Astian egun batean eta
Ostirale goizean."