Basque songbook

Original title
IGNAZIO
Standardized text
IGNAZIO
Songbook
Euskal Kantak
Publication year
2000
Editorial
EREIN
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler

Original text

Ignazio, gure patroi haundia
Jesusen Konpainia
fundatu
eta dezu armatu,
ez da ez etsairik
jarriko zaizunik
iñolaz aurrean
gaurko egunean,
nahiz betor Lucifer deabrua,
utzirik infernua.
Zure soldaduak
dirade aingeruak,
zure gidaria
da Jesus haundia,
garaitu ditu zure Konpainiak
etsaiak.
Ez dauka fedeak,
ez kristau nereak,
ez dauka bildurrik
inongo aldetik.
Ignazio hor dago,
beti ernai dago,
armetan jarria
dauka Konpainia,
txispaz armaturik
bandera zabalik,
gau ta egun
gu guztiok pakea dezagun.
Beti, gau eta egun."