Basque songbook

Original title
ALDIXE BATEZ
Standardized text
ALDI BATEZ
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

I
Aldixe batez nindagoelarik
ene etsarian birjosten
Aiton-seme bat auteman nizun
itsasaldetik kantatzen eta
eresi ederren emaiten.
II
¿Zer nahi düzü, ereslari zaldun
ene etsarian zük egün?
-Othoi, andere, nahi nikezü
zurekilan mintzo-lagün,
zurekilan mintzo-lagün izan,
birjosten ere ikhastün.
III
-Aitonsemeak gezi ta azkonen
izan ohi zire beharrez;
nik eztakizüt geziz birjosten,
lan dagit soilik orratzez;
zilharr-arizko eskü-lantoak,
orraxko luze mehailez.
IV
-Guduz gaintiko eskü-lanetan
ene erhiak tüzü bigun;
itsasegiko txürülaketan
hau izan düzü ezagün.
Zilegi bezait zilhar-bihotz bat-
en izaitea birjostun.
V
-Zilhar-bihotzak nihaurek ere
badakizkizüt egiten.
Zilhar-urheak ene gogo hau
eztite zoriz bethetzen.
Beste galthapen gabe bazira
zoazkit, zaldun, lehen bait lehen.
VI
-Sorr bite zapi hortan bihotz bat,
nihauren hau biz eredu;
üdako ekhia bezen sutsu da
ta eztiaren goxoa du.
Nik besteño bat hor birrjosteko,
zure bihotza indazü."