Ane Matxain. Biolin-jolea: Musika jotzeak edo entzuteak nire sentimenduak irekiarazten dizkit, dena mugitzen zait, barneko sentsazioetan murgiltzen naiz

2007-01-05

SALABERRIA, Urkiri



Datorren astean jaioko da Euskonews Gaztea astekaria, 2007ko urtarrilaren 12an, hain zuzen ere. Proiektu berria, ilusioz abiarazten duguna. Izenarengatik badakigu zein norabidetan nabigatuko duen sarean barna. Orokorrean hitz eginda, Euskonews-en gehigarri izango dela esan genezake. Itxurari dagokionez, baina, gazteei erakargarri egiteko asmoz sortu den formatu berritzailea izango du.

Joan gaitezen, baina, ideiaren sorburura. Dakigun bezala, 1998.urtetik Euskonews & Media astekari elektroniko hau ostiralero-ostiralero sarean irakurtzeko aukera daukagu. Hala ere, euskal kultura eta zientziari eskainitako atari honetan argitaratzen diren gaien sakontasuna medio, gazte jendearengana hurbiltzeko zailtasunak genituela konturatu ginen. Hutsune hori bete nahian, gazteenengan pentsatu eta beraientzako toki birtual berri bat sortzea ezinbestekoa zela ondorioztatu genuen. Abiapuntu horretatik, Euskonews Gazteari bide eman genion. Parte-hartzaileak

Zeintzuk hartuko dute parte gure proiektuan? Euskal Herriko gazteengana iritsi nahi izan dugu Euskonews Gaztearen bitartez, baina eremua nolabait murriztu beharra zegoela ere iritzi genion, eta lan horretan hasi ginen lehendabizi.

Modurik egokiena ikastetxeetara jotzea izango zela otu zitzaigun, eta halaxe egin genuen. Euskal Herriko zazpi probintzietako hainbat ikastetxerekin kontaktuan jarri eta gure asmoaren berri eman genien, eta haien erantzunaren zain geratu. Behin irakasleek erabakia hartu zutenean, lan-taldeak zehazten joan ziren, eta idazkiak zenbat pertsonek egingo zituzten ere jakinarazi ziguten.

Ikasleak 14 eta 17 urte bitartekoak izango dira, hau da, ikastetxe horietako azken ikasturteetakoak. Hala, lanen maila ere desberdinak izan arren, lanen interesa ere askotarikoa izango da. Euskonews Gaztearen helburuak

Helburu bat baino gehiago ditu proiektuak. Alde batetik, Euskal Herriko gazteak aldizkariaren produkzioan parte hartzera bultzatu nahi izan ditugu, ez daitezen soilik hartzaile izan. Gainera, beraien herriari buruz idatzi beharko dutenez, gertuko historiara hurbildu gura izan ditugu. Hala, liburuetatik jasotzen duten informazioaz gain protagonistengana ere jo beharko dute. Gertuko iragan hori berregiteko ezinbestekoa izango dute lehenengo pertsonan parte hartzea, hau da, garaiko kontuak bizi izan dituztenekin hitz egitea eta informazio hori lortzea. Kazetaritza lan bat egin beharko dute hortaz. Kazetaritza lan horietan elkarrizketak eta artikulu/erreportajeak egin beharko dituzte euskal gazteek eta gainera, argazkiak bilatu. Hartzaileak

Euskonews aldizkariaren hedapena kontuan harturik (80.000 bisitari desberdin hilean), jende andanak irakurriko du astekari berria. Euskal Herrira heltzeaz gain mundu mailan ere irakurriko dituzte euskal herritar gaztetxoen kreazioak. Hala, tokiko historia jorratuko da Euskonews Gaztean eta gure herriko, Euskal Herriko historia hobeto ezagutzeko bidea emango digu astekari honek. Ongietorri, bada, Euskonews Gaztea!!
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Menchu Gal. Margolaria: Ezin dut nire bizitza pinturarik gabe ulertu

 

Irakurri

Igone Azpiroz eta Alberto de la Cuesta. Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntza zuzendaria eta Tknikako IKT eta e-Learning zuzendaria: Etengabeko ikaskuntzaren bidean, erakundeak izugarrizko eskaintza egiten ari gara, eta beharbada gizarteak ez du oraindik hausnartu bide horretan gaudela

 

Irakurri

Ignacio Murgia Mañas. Osalan-eko zuzendari nagusia: Enpresaren errealitatea izugarri ari da aldatzen, langilea babesteko baliabideek, aldiz, oso mantso egiten dute aurrera

 

Irakurri

Benito Lertxundi. Musikaria: Euskarari eraso egiten zaionean, minduta sentitzen naiz, ni ere euskara banaizelako

 

Irakurri

Nuria López de Guereñu Ansola. Garraio eta Herri Lan Saileko Sailburua: Gure etorkizuna bermatu nahi badugu trenera jo beharra daukagu, garraiobide eraginkorra eta iraunkorra baita

 

Irakurri