Jatorrizko bertsioaren itzulpen laburtua
Begoña Gorospek feminismoaren ikurra erabili du nortasun-agiri gisa, Hernani bere jaioterrian XX. hirurogeietan kausaren bidezidorretatik barrena egin zuenetik. Etengabe eta modu eraginkorrean emakumearen aldeko apustu sendoan feminismoa eta zinea uztartu ahal izan ditu. Arlo batean zein bestean bere egitearen arrastoa utzi du, oraindik amaiera izan ez duen ibilbidean.
Begoñaren iritziz, erronka ez da makala eta emakumeak eginbehar handia dauka bere aurrean gizakumearen eskubideetako mailara helduko bada. Oso garbi dauka berak, berdintasunaren aldeko mugimenduko aktibista bihurtu zenetik. “Legearen aplikapenarekin desberdintasunik ez sortzea da berdintasunaren feminismoak nahi duena; baita giza eskubideekin eta guziaren gainetik pertsonaren duintasuna nagusi izan behar duten gaiekin ere”.
Gorospek aldarrikatzen du, ozen, pertsona guztiek eskubide erreal berdinak eduki behar dituztela eta berdintasuna ez dela, inondik ere, diferentzia ukatzea, baizik eta desberdintasuna ezabatzea. Aldarrikapenetako lasterketa horretan zinea hartu zuen beste bitartekotzat eta azken hogeita hamar urteotan ahotsa ipini die hainbat emakumeri, euskal gizarteak bere emakumeen historia hurbilaren ezagutza izan dezan. Horra hor, adibidez, “Eusko Emakumeak 1930-1939” saila, zeinean ideologia espektro zabaleko emakumeak elkarrizketatu zituen, jatorriari begiratu gabe, libreki. Emaitzaren produktua egun Euskal Filmotekan dago, nahi duten ikerlari guztientzako zabalik.
Hernaniarraren ustez, emakumeen arlo positiboak argitara eraman behar dira eta, berdintasun mimetikoari ezetz esanez, haien bidez eguneko gizarteari balio diferenteak txertatzean oinarritzen du aurrera egiteko ezinbesteko politika. Gizarte berdintzailearen aldeko ahalegin bateratuan sinesten du, eta dio: “Guztiz konbentzituta nago, gaurko gizarte androzentrikoa guretzat negatiboa dela, baina gizonezkoak ere mugatu, hesitu egiten ditu. Feminismoa teoria filosofiko eta soziala da eta baita praktika politikoa ere. Hortik modeloak ezarri behar ditugu, etorkizuneko gizarteek non islatzerik izan dezaten, behintzat erreferente gisa”.
“Legearen aplikapenarekin desberdintasunik ez sortzea da berdintasunaren feminismoak nahi duena; baita giza eskubideekin eta guziaren gainetik pertsonaren duintasuna nagusi izan behar duten gaiekin ere”.
Euskal matriarkatuaren teoriarekin bat ez datorrenez gero, hizkera arruntaren errebisioa ere oraindik landu gabe dagoen gaia delakoan dago Gorospe. “Lengoaia generoak markatu du, baina baita gizakume-arketipoak ere. Gizonak sortu eta arautu ditu hizkuntzaren bilakaera jarraikiak, eta hori, gehien bat, androzentrismotik egin da. Arketipoa da aldatu behar dena”.
Euskarak egokitzapenerako zailtasun gutxiago eduki ditzakeela aitortzen duen arren, euskal gizarteak ohitura ezegokiekin jarraitzen duela pentsatzen du Gorospek, eta beraren iritziz gizarte patriarkalaren arrastoak ditu oraindik ere usadio eta gizarte jarreretan. Euskal gizartean gizakumeak eta kontziliazioari dagokionez ahalegin bereziak egin behar dituela baieztatzen du, ezkontzaren beraren nolakotasunak itunari dagozkionak baitira eta horrek adierazten du, nahita ez, ezkontideek berdintasunaren haritik joan beharra daukatela, erantzule izango badira. Begoña Gorospe Pascual (Donostia, 1942) Begoña Gorospe 1942an jaiotzen da Donostian. 1974. urtean Gizarte Graduatua ateratzen du Zaragozako Gizarte Eskolan eta 1995ean Emakumea eta Genero Sistemetan Masterra burutzen du Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU).Euskal emakumeen memoria jasotzen duen dokumental, argazki-erreportaje eta hainbat artikuluen egilea da.II Errepublika eta Gerra ZibilaAntimilitar emakume trena, Eibarren, OTAN jarraitzeko erreferendumean.Ikerketa, Hezkuntza eta Feminismoa. Nazioarteko biltzarra Donostian.Emakumeen inguruko NBE-ko IV Mundu Hitzaldia. Pekin, 1995.¿Estaban, no estaban, como estaban? Humanidades, Comunicación y otras culturas. CastellónMaría de Maeztu Forum Feministaren kide fundatzaileaEusko Ikaskuntzako bazkide aktiboa da Zine eta Historia sailetan. Gainera, Batzorde Iraunkorrean eta Gipuzkoako Aholkularitza Batzordean hartzen du parte.