Joëlle Darricau, Christian Normand: "Euskal Herriko prehistoriarentzat toki garrantzitsu bat izan daiteke Hazparneko zentroa"

1999-10-29

HONTAAS, Sophie

Elkarrizketa Joëlle Darricau, Isturitzeko eta Otsozelaiko harpeen jabea eta Christian Normand, SRAko kidea "Euskal Herriko prehistoriarentzat toki garrantzitsu bat izan daiteke Hazparneko zentroa" * Sophie Hontaas Hazparneko herriak arkeologi zentro bat antolatuko du Isturitzeko eta Otsozelaiko harpeen ondoan. 2000. urteko hastapenetan, Hazparneko herria prest izanen da gune arkeologiko bat irekitzeko. Obrak urrian hasi ziren zapata fabrika ohi batean, ezker paretaren ondoan kokatua dena. Iparraldeko herri honek nola ardietsi du hori eta zer ekarriko dio? Gune honek nolako irudia erakutsiko du? Galdera horiek eginak izan dira Joëlle Darricau.ri, Isturitzeko eta Otsozelaiko harpeen jabeari eta Christian Normand.ri SRAko (Service Régional d'Archéologie) kideari. Duela urte batzu, Akitaniako SRAko (Service Régional d'Archéologie) langileak harremanetan jarri ziren Hazparneko herriarekin, bertan biltegi arkeologiko bat sortzeko, jakinda Atlantiar Pirinioetako testuingurua zenbat aberatsa den (Erango, Miarritze, Isturitze, Iholdi, Donazaharre, Baionako hiri arkeologia, Bankako mehategiak). Zergatik Hazparnen? Gunearengatik. Autopistatik eta Miarritzeko aireportutik hurbil dago, ikasle kopurua handia ere bada, (2000 ikasle baino gehiago) eta 5 800 bizilagun bizi da hiri barnean. Ikertzaleentzat, hiriak zerbitzu egokiak eskaintzen ditu. Hor aurkitzen da turismo bulegoa, bi izarretakoa, argibide emaile on eta bitarteko bezala. Bi arrazoiengatik gune hori hautatua izan da: hiri erdiko lantegi zahar baten lekuan, biziki ongi kokatua da saltegien ondoan. Hazparneko herrien elkarteko lehendakariak, Jacques Coumet ek, erosi du lantegi zaharra frantziar estatuko laguntzari esker. Nola osatua izanen da gune hori? Bi zati izanen ditu. Arkeologi biltegi bat non ikerketen ondotik bilduko dituzten puskak, gero artatuko, zenbatuko, izendatuko, eta atxikiko baituzte, egun batez erakus toki batetara eraman aintzin, hots ikerketa leku bat nun ikertzaleek lan eginen duten. Bestetik,erakus toki ibilbide bat non helburua izanen den mota desberdinetako ikusleei ulertaraztea zein ikasbide eta nolako teknikak erabiltzen diren arkeologian: zein den ikertzaleen lana, zein ondorio ematen duten beren aurkiberriei. Hazparneko zapata fabrika mende honen hasieran (Argazkia: Auñamendi Entziklopedia) Bisita ttiki bat aintzinetik Sartzearen ondotik, aurkitzen dugu beste barne bat eta senditzen dugu oraiko hotz beroekilako haustura. Duela 13.000 urteko bazterrak, ikusten ditugu denbora eta haietako landare eta animaleak. Eskaler batetik goiti joanez, leheneko denboretan murgiltzen gara eta sartzen berrizmoldatutako harpe batean. Beste itxura bat badugu: Magdaleniar aroko gizonen egoitza harpean egina. Egoitza hori arkeologoek aurkitu ezaugarriekin (denboraren eragina, zatiketak) adelatua da. Ondoko gelak erakusten ditu azterketen ondotik onartu emaitzak: emaitza arteari buruz, ingurumenari buruz eta finezia handiz eginak diren gauza ttipien xorroxketari… Berinazko leiho handi batetik, ikus daiteke ikertzaleak lanean ari biltegian. Bisita bururatuko da erakustaldi batekin jakiteko gaurko arkeologia zertan den Atlantika Pirinioetan. Noski ez da Eurodisney, bainan ibilbide didaktiko bat, erakargarria asko gisetara. Zer dio, Joëlle Darricau k Otsozelaieko eta Isturitzeko harpeen jabeak, zentro hortaz ? Hazparneri eman behar zitzaion nortasun gehiago eta enseiatu naiz hautetsiei erakusten proiektu horren garrantzia eta horrek ekar ditzakeen ondorioak konpreniarazten. Leku hori izan daiteke bilgune bat arkeologiako jardunaldi batzuen antolatzeko, hots, leku bat zientzilarien eta ikerlarien elkarretarazteko. Sor daiteke horren inguruan dinamika berri bat. Nik egin behar dudana da ulertaraztea departamunduko zentro horri esker, izan dezakegula leku ospetsu bat Euskal Herriko prehistoriarenzat (horra biltzeko miatoki ezberdinak). Prehistoria ulertu nahi duenak eta gogoa duenak partaide izaiteko, hurbil izanen dute prehistoriako gizonaren bizia, ezagutzeko ikerle direnekin,etorriko da Hazparnera. Eta nahi dutenek ikusi prehistoria egiazki den bezala, Isturitze leku egokia hurbil izanen dute. Hori diote adituek. Gaur egun izigarriko egoera dago eta guri da erne izaitea. Azkar ari zira zure eskualdearen alde ? Ulertu dut zer den baserri guneko turismoa, mundu berezia da. Ulertu behar da izigarriko ingurugunea dugula; zaindu behar dena gauzak artexki antolatuz. Agian hemen zuzendari izanen denak gisa hortara kudeatuko du zentro hori. Proiektu hori bizi dadin, erran nahi dut ez soilik diru laguntzaz, beharko da zabaldu Euskal Lurrari buruz, eremu erakargarria izan dadin ikusleentzat. Gaurko turistak nolako itxura du? Aintzinetik sumatu behar dira etorriko diren beharrak. 2010. urteko turistari buruz ikerketa bat argitaratu da: denbora guttiko ihes gunea ari gira bilakatzen, doi doia lau egunetakoa. Orduan eskaini behar dira aukera anitz, interesgarriak, gai berezi bat garatuz eta oroz gainetik harreran batzarre ona eta zerbitzu egokiak eskainiz. Horrela helduko gara merkatuen irabaztera, beste batzuen aintzinetik (Praga, Inglaterra), prezio onak emanez. Zure helburua da zure harpea turismo sareetan kokatzea? Bai, badu aspaldi ez ditugula bakarrik harpeak saltzen. Euskal Lur inguruan behar dira kokatu : jatetxeetan gela ederrak, ostatu liluragarriak, logelak, ixiltasuna, jatortasuna eta ez xokoko folklorea, hiri erdiko dendak idekiak zentro hortako ber tenoretan. Liburutegiek eskain ditzatela liburu bereziak. Ikusten delarik Guggenheim museoak zer ekartzen duen, guk ere hemen senditzen ditugu ondorioak. Jadanik eskaini diet ibilbide bat : egun bat prehistoriako artea eta arte modernoa. Xede hori unibertsitateko talde batek du abiarazi. Christian Normandek, SRAkoak, zehazten du nola ikusten duen Departamentuko Zentro arkeologikoa gaurko arkeologian: "Departamenduko zentroaren ikerketa partea sortua da tresna bat bezala ikerketen zerbitzuko. Bistan dena baldin badira ikerketak egiteko inguruetan, zentroko tresnak taldeen eskutan izanen diraeta bere mementoan presentzia horren bitartez ikerketak garatuko dira. Hazparneko helburua da biltzea Atlantiar Pirinioetako departamentuaren altxorrak: jadanik bilduak direnak, eta etorriko direnak arkeologi ikerketen ondorioz, orain eta gero". Nola bat eginen du zentro horrek hiriarekin ? Logika baten inguruan: nahiz eta interes zientifikoa den lehentasuna, ez dira baztertu behar ondorio ekonomikoak. Ikerketa batzu herri ttipi batean, urte anitzez egiteari, hamar mila liberako zenbait herritarei ekarriko dizkie. Ikerketa horien helburua da ere lekuko jenteei konzientzia emaitea, nolako ondarea baduten. Guri da erakustea nolako garrantzia duen lan horrek. Ikerketen emaitzak zabalduko dituzue ? Ikerketak nahi ditugu ideki komunikabideei. Lehen, mundu hori hetsia zen. Hor adieraziko diegu ikusleei zertako eramaten ditugun ikerketak eta zein izaten ahal diren ondorioak. Nahi ditugu erakutsi guk aurkitzen ditugun gauzak jende gehienei, antolatuz egun batzutan "ate idekiak", lekuko arduradunak eta erakundeetako buruzagiak konbitatuz miaketa lanak erakutsiz. Hori ote da gertatzen Isturitzen? Bai, Isturitze da ikusten den lan toki bakarra, harpe batean jendeei idekia dena eta hori aspaldian. Ikusleek beren begiz ikusten ahalko dute zer aurkitzen duten ikerlan lekuan eman dezagun gauza batzuk hortik ateratzen direlarik. Zein baldintza izanen da arrakasta lortzeko? Beharko da ikertzaleen presentzia ahal bezain bat jarraikia izan, eginen ditugularik miaketak, ikasleak etorriko direnean, jardunaldiak antolatuko ditugunean. Beharko dute ikertzaleek elgarri berri eman. Uztaileko miaketak daude adibide bezala. Lehen aldia da mugaren bi aldeetako talde batek lan egiten duela maila hortan eta bakoitzak jakin behar du zer pasatzen den lepoaren beste aldean... Ikertzen dugun jendakia lekuz aldatzen zen. Gaur egun 3.milurtearen gizakiari da ibiltzea eremu bakar honetan Mendebaldeko Piriniotan, leheneko gizakiaren aztarnen gibeletik. Euskonews & Media 52.zbk (1999 / 10 / 29 11 /5) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Carmelo Bernaola: "Txistua, dultzaina, esku-soinua... ez lirateke musika eskola ofizialetan irakatsi beharko"

 

Irakurri

Eduardo Txillida: "Bere sustraiak hemen dituen arbolaren antzerakoa naiz"

 

Irakurri

Blanca Gomez de Segura: "Une hau egokia litzateke euskal zeramikaren inguruan ikerlan sakon bat egiteko"

 

Irakurri

Iñigo Mujika:"Kreatina onuragarria izan daiteke kirolariarentzat, eta osasunerako ez da kaltegarri"

 

Irakurri

Eneko Olasagasti: "Gure merkatua ez da ikus-entzunezko ekoizpenak amortizatzeko gai"

 

Irakurri