José Antonio Etxenike: "Kursaalarekin, Donostiak eta Gipuzkoak, espreski musikari eskainitako gune bat izango dute"

1999-07-23

IRAZU, Ainhoa

Elkarrizketa Jose Antonio Etxenike, Donostiako Musika Hamabostaldiaren Zuzendaria "Kursaalarekin, Donostiak eta Gipuzkoak, espreski musikari eskainitako gune bat izango dute" * Ainhoa Irazu Jose Antonio Etxenikek 20 urte daramatza Donostiako Hamabostaldiaren zuzendaritzan. 48 urte ditu eta, dioskunez, musika klasikoa erabat maite du. Edonola ere, jotzen dakien tresna bakarra kalkulagailua da. "Aurrekontuei fidela izatea gogoko dut" esan digu. Txikitatik zaletu zen musikarekin baina, zalantzarik gabe, Zuzenbideko ikasketak burutu zituenean, bere gurasoek egin zioten opariak betiko utzi zion bihotzean musika ezagutzeko eta entzuteko gogoa: Berlineko musika jaialdietarako bidai bat, alegia. Huraxe izan zen jaialdi ospetsu batera egindako lehendabiziko "ihesaldia". Urte batzuk beranduago, eta erakunde ezberdinetarako hainbat musika ikuskizun antolatu ostean, Donostiako Musika Hamabostaldiko zuzendari izendatu zuten. Kargu horretan jarraitu nahi luke, duen ilusio eta irudimenak jarraitzen duten bitartean. Musika Hamabostaldiak 60 urte beteko ditu aurten. Zein helbururekin jaio zen? Musika zaletu batzuen eta merkataritza eta ostalaritza hainbaten ekimena izan zen. Finean, mende hasierako Donostian musikarekiko zegoen tradizioa berreskuratu nahi zuten. Bestetik, udako turismo eskaintzarekin bat egingo zuen erakargarri berri bat eman nahi zitzaion hiriari. Mende hasieran, musika tradizioa oso aberatsa zen: Donostiako Orfeoia 1897an jaio zen, Usandizaga urte bete beranduago. Pablo Sorozabal eta Nicanor Zabaleta garai horietakoak dira ere. Egun, Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak antolatzen dute Hamabostaldia. 1991ean, Elkarte Anonimo bat sortu zuten. Elkarte horren lehendakaria Donostiako alkatea da. Donostiako Musika Hamabostaldia Europako musika jaialdi zaharrenetakoa da. Hamabostaldiak aro ezberdinak ezagutu ditu. Zeintzuk izan dira izan dituzuen oztopo nagusienak? 39 urtetik 79 urtera bitartean, hemendik interprete eta orkresta arrakastatsufranko igaro ziren: London Symphony a, Berliner Philarmoniker a, Riccardo Muti, Sergiu Celibidache eta Igor Markevich bezelako zuzendariak eta Placido Domingo, Luciano Pavarotti, Mirella Freni kantariak....70ko hamarkadaren bukaeran, transizioarekin, jaialdiak indarra galdu zuen. 79an, Hamabostaldiak beste norabide bat hartu zuen. Ordura arte, kontzertuen % 90 Victoria Eugenia Antzokian egiten ziren. Guk jaialdiaren gidaritza hartu genuenean, hiriko beste guneetara zabaldu genuen. Horrez gain, beste genero garaikide batzuen inguruko zikloak antolatzen hasi ginen. 89 urtea, oso garrantzitsua izan zen guretzat, izan ere, mende erdia ospatzeaz gain, urte berean, erakundeek hamabostaldiaren finantzaketaren konpromezua hartu zuten. Hori erabakiorra izan zen jaialdiaren sendotzerako. Beharbada, izan dugun oztopo nagusiena, hasieran ikusleek ekipo berriarengan sinesgarritasun gutxi zuela da. Era berean, eta aldaketa politiko eta sozialak zirela eta, gogorra egin zitzaigun egoera berriari eustea. Nolanahi ere, pixkanaka ikuslegoaren eta erakundeen konfidantza berreskuratzen hasi ginen. Egun, batek 80ko hamarkadako egitaraua 90koarekin alderatzen badu, ikusiko du, kalitateari dagokionean, jauzi handia eman dugula. Aurten lehendabizikoz, emankizun batzuk Kursaaleko auditorium ean egingo dira. Zer suposatzen du zuentzako hain garrantzitsua den gune horretara joateak? Nire aburuz, lehendabiziko aldiz, Donostiak eta Gipuzkoak oro har, espreski musikari zuzendutako gune bat izango du. Bertako ezaugarriak direla eta, musikari zein ikusleek erabat gozatuko dute musika eginez eta entzunez. Bestalde, orain lehen baino %50 plaza gehiago izango ditugu. Hori guztia, guretzat erronka handia da. Etorkizunari begira, publizitatea handitu egin beharko dugu, eta orain arte ez bezala, kanpora begira ere egin. Horrek esan nahi du, programazioa askoz ere lehenago itxi beharko dugula. Gure ametsa, 2.000 urteko kartela irailean aurkeztea da. Ameztoi margolariari eskatu diogu. Carmelo Bernaola maisuaomenduko duzue aurten. Zer azpimarratuko zenuke musikari handi horren obraz? Bere obra oso aberatsa da. Zinemarako musika egin du, kamarakoa, sinfonikoa...Gainera, pedagogo handia da, Gasteizko Jesus Guridi musika eskolan irakatsi zuen. Oso musikari garrantzitsua da. XX. mendeko zikloaren barruan, bere ikasle izandakoek hainbat estreinaldi egingo dituzte Zein irizpide erabiltzen dituzue egitaraua egiteko orduan? Bi korronte izan dira. Lehen, garrantzizko izenak ekartzen ziren. Orain, berriz, beste gauza batzuei erreparatzen diegu, egitaraua egiteko orduan. Gure asmoa, lerro bat finkatzea da. Alde horretatik, esan daiteke, gai bati edo mende hurren bati heltzen diogula nagusiki. Lehen ez bezala, ez diogu horrenbeste erreparatzen izenei, gaiei baizik. Zeintzuk dira aurtengo berrikuntza nagusiak? Beethoven en bederatzi sinfoniak interpretatuko dira. Gainera, Santiago bideari estu lotutako egitaraua dugu. Ibilbide berezia antolatu dugu. Alde batetik, Zumaian kontzertu pare bat egingo ditugu, elizan eta hondartzan. Bestetik, Orreagara joango gara, bidearen abiapuntura, eta bertan jai erraldoi bat egingo dugu. Denetik izango da horretan: dantzariak, aktoreak, musika kontzertuak eta abar luze bat. Donostian, Donejakue bidearen zikloa, hiriko komentu zaharrenean egingo dugu, Santa Teresa. Hamabostaldiko zikloak aipatu dituzu. Hitz egiguzu horiei buruz. Zein ezaugarri ditu bakoitzak? Bakoitzak bere berezitasunak ditu. Nolanahi ere, ziklo ezberdinak antolatzearen arrazoi nagusia da, genero ezberdinak ukitu nahi ditugula. Aipagarriak dira interprete gazteen zikloa eta Kamara zikloa. Azken honetan, hainbat interprete handik jardungo dute: The Scholars, Hesperion XX, Gianluca Cascioli, Frank Peter Zimmermann eta abar. Kursaalean, orkestra garrantzitsu batzuk entzun ahal izango dira: Radio Baviera, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoa...Opera antolatu dugu ere, hain zuzen, Strauss en "Saguzaharra" eta Purcell en "Erregin maitagarria". Nire ustez, ziklo bakoitzak bere zentzua eta bereikusleak ditu. Aurten musika klasikoarekin zerikusi gutxi duten hainbat musikari izango dira, hala nola, Mikel Laboa, Josetxo Silgero, Iñaki Salvador eta Jesús Arce. Zer dela eta, sartu dituzue egitarauan? Musikari horiek oso ezagunak dira beren estiloan. Hori dela eta, jaialdian egon daitezen nahi izan dugu. Horrekin batera, normalean etortzen ez den ikuslegoa hurbildu nahi dugu. Finean, jaialdia musika genero ezberdinetara irekitzea da gure asmoa. Hamabostaldiko egitarauaren barruan Euskal Herriko musikari zein taldeek leku handia dute. Horien lana errekonozitzea eta bultzatzea al da zuen asmoa? Jaialdi honetako erakargarri nagusietako bat da, kontzertuen erdia baina gehiago etxeko interpreteenak direla. Horrek kulturaren aldetik, garrantzi handia du. Bai, finean, euren lanaren errekonozimendua da. Ikusleek entzun ahal izango dituzten musikari gazteen artean ospea hartzen ari diren Euskal Herriko hainbat interprete eta talde daude: Cuarteto Ur klang, Juan Carlos Rodriguez, Zuriñe Fernandez, Antonio Lauzirika, Ainhoa Garmendia...Maila oneko musikari gazte asko ditugu, ez da horrela? Konpetentzia handia dago. Nolanahi ere, uste dut Euskal Herriko musikari gazteen artean maila handia dagoela. Horietako batzuk etorkizunean arrakasta izango dutelakoan nago. Ildo horretan, Hamabostaldiaren helburuetako bat da, musikari gazte horiei jaialdian parte hartzeko aukera ematea da. Hemendik urte batzuetara esango da, Ainhoa Garmendia sopranoak edo Josetxo Silgero musikariak hemen izan zirela. Beraien Curriculum arentzat ere, ona da hemen aritu izana. Beraz denontzat da ona gazte horiek hamabostaldian egotea. Aipatu gazte horietako asko nolanahi ere, atzerrian ikasten dute, eta baita bertako taldeekin jardun. Beste aldetik, Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoko partaide gehienak atzerritarrak dira. Ez da hori kontraesan bat? Gaur egun gauzak horrela dira. Batzuk kanpora doaz eta beste batzuk kanpotik etortzen dira. Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta Bilboko Orkestran, pixkanakahemengo musikariak sartzen ari dira. Horrez gain, Euskadiko Gazte Orkestra sortu da, gure musikari gazteei leku bat eman nahian. Gaur egun, Europako kontzeptua nagusitzen ari da. Beraz, badira hemen Europako musikariak eta baita Europan, hemengo musikari ugari ere. Ez dut uste hori kontraesan bat denik. Edonola ere, onena izango litzateke etxeko jendeak etxean lan egin ahal izatea. Dena dela, konpetentzia handia dagoenez, horrelako gauzak gertatzen dira. Zer egin liteke, orduan, etxeko musikariak etxean gera daitezen? Uste dut pixkanaka etxeko musikariak etxean geratzen ari direla. Datu bat ematearren, Euskadiko Orkestra sortu zenetik, urtez urte gora doa hemengo musikarien kopurua. Hala ere, uste dut, administrazioak gehiago bultzatu beharko lukeela hemengo musika. Egitarauarekin jarraituz, hitzaldien zikloan, bada Aristide Cavaillé Coll organoei eskainitakoa. Zer nolako garrantzia izan dute horiek hemengo musika erromantikoaren bilakaeran? Euskal Herrian Cavaillé Coll organo franko daude. Horiek oso garrantzitsuak dira musika erromantikoaren bilakaeran. Guk ziklo horren bidez, omenaldi bat egin nahi diogu enpresari, horrek egindako organoak Hego Euskal Herriko herri askotan daude eta: Donostia, Irun, Azpeitia, Loiola, Usurbil, Lekeitio eta abar luze bat. Cavaillé Coll organoak oso garrantzitsuak dira, nazioarteko mailan proiekzio handia dute. Bitxikeria moduan, Hego Euskal Herria da marka horretako organo gehien biltzen dituen munduko herrialdea. Guk Donostiako Musika Eskolan organo katedra dugu. Horri esker, aspalditik ikastaro ezberdinak antolatzen ditugu. Horietan Europako hainbat tokitatik etorritako irakasleak izaten ditugu.Organo mota honi zuzendutako hitzaldi zikloan hainbat adituk parte hartuko dute; hala nola, Daniel Roth, Jose Manuel Azcue, Kurt Lueders eta Esteban Elizondo. XX.mendeko musikaren zikloaren barruan, Alfonso Garcia de la Torre Gasteizko Jesus Guridi Musika Eskolako elektroakustika saileko arduraduna izango dugu. Zein garrantzia du elektroakustikakgaur egungo musika ekoizpenean? Gaur, lan askok elektroakustikaren laguntza behar dute. Pixkanaka elektroakustika musika munduan sartzen ari da. Ez da atzo goizeko kontua, 25 urtetik hona elektroakustika indar handia hartzen ari da. Ikusleei dagokienean, Musika Hamabostaldiak erantzun paregabea du. Bataz beste, zenbat ikusle izaten dituzue. Zeintzuk dira ikusle gehien biltzen dituzten zikloak? Bataz beste, %90 betetzen dira areto ezberdinak jaialdian. Bada ikuslego gutxiago duen zikloa, XX. Mendeko musikari zuzendutakoa, hain zuzen. Datu horiek aintzat hartuta, esan liteke, oro har, jaialdia ikusleen gogokoa dela. Zorte onez, sarrerak ateratzeko lehen ematen ziren ilara luzeak desagertu egin dira. Sarrerak saltzeko sistema hobetu egin da, zalantzarik gabe. Beraz, urte guzti horietan zehar egin duzuen lanak merezi du, ez da horrela? Nire ustez, bai. Esaterako, haurrei zuzendutako kontzertuan, 2000 haur ikusten ditudanean edo, kanpora atera garenean jaso dugun erantzuna ikustean, jendeak gozatzen duela ikustean, ni erabat pozten naiz. Nik musika zaletu legez, ikusten dizkiot gabezia batzuk, muga batzuk jaialdi honi, baina horiek konpontzen saiatzeko asmoa dugu. Zalantzarik, gabe, egindako lanak merezi du. Zeintzuk izango lirateke gabezia eta mugatze horiek? Lehendabizikoa alde ekonomikoa egongo litzateke. Gure aurrekontua 340 milloikoa da, eta noski, zenbat eta diru gehiago orduan eta kalitate gehiago. Gainera, nire ustez, antolaketan jarduten duen taldea indartu beharko litzateke. Bestalde, musika klasikoaren inguruan antolatutako jaialdi guztietako antolatzaileek, kontuan hartu beharko lukete ikuslegoa zahartzen ari dela. Beraz, ikuslego berria aurkitu eta erakartzeko moduak aztertu beharko ditugu. Beroi izango litzateke XXI. Mendeari begira, gure erronka nagusia. Euskal Herri mailan, gero eta ugariagoak dira musika jaialdiak. Finkatzen ari al da musika jarduera? Zalantzarik gabe. Herri hau txikia da, edonola ere, gero eta jaialdi gehiago ditugu hemen. Kontzertuenbi denboraldi handi ditugu: Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarenak, EAEko hiriburuetan ematen direnak. Horrez gain, beste jaialdirik ere bada: Abaoko Opera Jaialdia, Donostiako Bach Jaialdia, Abesbatzen Jaialdia Tolosan, Aldundiek herrietan antolatutako ziklo ezberdinak, Gasteizko Antzinako Musikako Jaialdia eta abar luze bat. Beharbada, gertatzen dena da, ez dagoela erakunde bat edo elkarte bat egiten diren jaialdi guztiak biltzen dituenik. Bestalde, orain Euskalduna jauregiarekin eta Kursaalarekin, musikari eskainitako programazioa handitu egingo delakoan nago. Argazkiak: Ainhoa Irazu eta Irutxulo
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Antton Luku: "Iparraldean antzerkian aritzeko nahikeria handia dago"

 

Irakurri

Joan Mari Torrealdai: "Zentsurak basamortu kulturala ekarri zuen"

 

Irakurri

Jesús Altuna: "Ekain ez da Zestoa edo Debako ondarea soilik. Euskal Herri guztiarena da"

 

Irakurri

Sandy Ott: "Euskaldunak miresten ditut euren kultur-harrotasun eta tinkotasunagatik"

 

Irakurri

Miren Askasibar: "Zenbat eta mundu globalagoa, orduan eta behar handiagoa gertuen dugun paisaiarekin identifikatzeko"

 

Irakurri