Cancionero vasco

Título original
AMA EZKONDU (I)
Texto normalizado
AMA EZKONDU
Cancionero
Cancionero Popular Vasco
Año publicación
1922
Editorial
BOILEAU
Lugar publicación
BARCELONA
Lugar recopilación
ELGOIBAR
Recopilador
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

TEXTO ORIGINAL

I.Ama ezkondu; ama, ezkondu, gaztea naizenartean.
-Neska, ago isilikan, etzion ogirik etxean.
-Galburutxo bi gorde nituen garia genduenean,
eun anega atera nizkan irriarra batean:
Urra labirun labirun pena garia genduenean,
Urra labirun labirun pena irriarra batean.

II.-Ama ezkondu; ama, ezkondu, gaztea naizenartean.
-Neska, ago isilikan, etzion ardorik etxean.
-Masmordotxo bi gorde nituen matsa genduenean,
eun karga atera nizkan estutu-aldi batean:
Urra labirun labirun pena estutu-aldi batean,
urra labirun labirun pena matsa genduenean.

III.-Ama ezkondu; ama, ezkondu, gaztea naizenartean.
-Neska, ago isilikan, etzion aragirik etxean.
-Bein batean jarri nintzan josten labe-gainean,
txantxangorri bat etorri eta eseri aldamenean,
jaurti nion titara eta ausi nion bernea,
eun erralde pisatu zuen aren bularraldeak:
Urra labirun labirun pena estutu-aldi batean,
urra labirun labirun pena eseri aldamenean."