Cancionero vasco
- Título original
- URTARRILAREN HOI TA ZAZPIAN
- Texto normalizado
- URTARRILAREN HOGEITA ZAZPIAN
- Cancionero
- Cancionero Vasco
- Año publicación
- 1994
- Editorial
- EUSKO IKASKUNTZA
- Lugar publicación
- DONOSTIA
- Lugar recopilación
- HAZPARNE
- Recopilador
- AITA DONOSTIA
TEXTO ORIGINAL
1. Urtarrilaren hoi ta zazpian, Aiherra Etxegaraian,Kauserak ere egin omen tuzte bere ustez segeretuian;
Bere ustez segeretuian eta hiru ahizpen artian.
2. Aita zuten merkatuian nausi gaztearekilan;
Ama xaharra Lekhuinen, Xastretegian.
Ahizparik gazteena ari latsen iturrian.
3. Haurra-Marik Mariari:-A, zer kausera-jailea, hi!
Unga bat ogi, zaragi bat olio, hiretako partia jateko.
Lagun hoberik eniken nahi mundu huntarik hi baino.
4.-Haurra-Marik: salbetik arno zaharra ekarri.
Ene ahizpak, edan dezagun bira kolpotxo huntarik,
Kauserak kalte egin ez dezaten edan gabetarik janik.
5. Itsasotik lanopetik jalgiten da euria;
Aiziarekin erauntsiak joiten du mundu guzia.
Zure eta ene segeretuia hala da barreatuia."