Euskal kantutegia

Berezko izenburua
URTARRILAREN HOI TA ZAZPIAN
Testu normalizatua
URTARRILAREN HOGEITA ZAZPIAN
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
HAZPARNE
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Urtarrilaren hoi ta zazpian, Aiherra Etxegaraian,
Kauserak ere egin omen tuzte bere ustez segeretuian;
Bere ustez segeretuian eta hiru ahizpen artian.

2. Aita zuten merkatuian nausi gaztearekilan;
Ama xaharra Lekhuinen, Xastretegian.
Ahizparik gazteena ari latsen iturrian.

3. Haurra-Marik Mariari:-A, zer kausera-jailea, hi!
Unga bat ogi, zaragi bat olio, hiretako partia jateko.
Lagun hoberik eniken nahi mundu huntarik hi baino.

4.-Haurra-Marik: salbetik arno zaharra ekarri.
Ene ahizpak, edan dezagun bira kolpotxo huntarik,
Kauserak kalte egin ez dezaten edan gabetarik janik.

5. Itsasotik lanopetik jalgiten da euria;
Aiziarekin erauntsiak joiten du mundu guzia.
Zure eta ene segeretuia hala da barreatuia."