Cancionero vasco

Título original
CHARMEGARRIA ZIRA
Texto normalizado
XARMAGARRIA ZARA
Cancionero
Gure Herria
Año publicación
1921
Editorial
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

I.« Charmegarria zira eder eta gazte,
Ene bihotzak ez du zu baizikan maite.
Bertze zembait bezala, othe zira libre ?
Zurekin ezkontzeaz dudarik ez nuke.

II.Churi gorria zira, arrosa bezala ;
Profetak ere dira mintzo hola hola.
Araberan bazinu gorphutza horrela,
Iduriko zinuen.... zeruko izarra.

III.« Oi maitea, zatozkit, plazer duzunean,
Nehork ikusi gabe, ilhun-nabarrean ;
Lagun bat badukezu joaiteko bidea-n,
Hark ezarriren zaitu trankil bihotzean.

IV. «Plazer eginen duzu, ichiltzen bazira,
Haur iñorantak hola trompatzen baitira
Ez da enetzat ona holako segida. ....
Bertzalde zure bithan ez naiteke fida !

V. «Adios, beraz orai, ene arraroa,
Hori dela medio herritik banoa ;
Bihotza trichte eta kechuan gogoa,
Bethi jarraikiren zait zur'amodioa. »"