Chansonnier basque
- Titre original
- CHARMEGARRIA ZIRA
- Texte standardisé
- XARMAGARRIA ZARA
- Chansonnier
- Gure Herria
- Année de publication
- 1921
- Editorial
- Lieu de compilation
- Compilateur
TEXTE ORIGINAL
I.« Charmegarria zira eder eta gazte,Ene bihotzak ez du zu baizikan maite.
Bertze zembait bezala, othe zira libre ?
Zurekin ezkontzeaz dudarik ez nuke.
II.Churi gorria zira, arrosa bezala ;
Profetak ere dira mintzo hola hola.
Araberan bazinu gorphutza horrela,
Iduriko zinuen.... zeruko izarra.
III.« Oi maitea, zatozkit, plazer duzunean,
Nehork ikusi gabe, ilhun-nabarrean ;
Lagun bat badukezu joaiteko bidea-n,
Hark ezarriren zaitu trankil bihotzean.
IV. «Plazer eginen duzu, ichiltzen bazira,
Haur iñorantak hola trompatzen baitira
Ez da enetzat ona holako segida. ....
Bertzalde zure bithan ez naiteke fida !
V. «Adios, beraz orai, ene arraroa,
Hori dela medio herritik banoa ;
Bihotza trichte eta kechuan gogoa,
Bethi jarraikiren zait zur'amodioa. »"