Cancionero vasco

Título original
JAUN KAPUTCHIN
Texto normalizado
JAUN KAPUTXIN
Cancionero
Kantuz
Año publicación
1995
Editorial
ELKAR
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1.Jaun kaputchin bizar handi,
Jesusen ganat ethorri;
Astoak jan zion bizarra,
Ustez eta zen belharra.

2.-Asto zikhin milatua,
Handia duk bekhatua:
Makhil huntarik jasta zak;
Joanen dituk hire hatzak.

3.-Jaun Kaputchin bizar gorri,
Barkha-zozu asto horri.
Garbi bazinu bizarra,
Ez lidurike belharra.

4.-San Josepe, barkhamendu!
Ez nuke behar sumindu:
Bainan oraiko laidoa
Izariz goiti badoa.

5.Jesusek othelakotik
Gauzak oro entzun ditik
Jaun Kaputchin belhauniko
Othoitzean hasten zako.

6.Erranikan Lauda Sion,
Bizarra pusatu zion;
Erranikan Tantum ergo,
Astoarentzat belhar frango.

7.Hola biek beren hura
Izan zuten muthurrera.
Ez baziren kontent hola
Freskatzerat joan ditela."