Cancionero vasco

Título original
SALBATORE GORA DA
Texto normalizado
SALBATORE GORA DA
Cancionero
Douze Chansons Amoureuses du Pays Basque Français
Año publicación
1891
Editorial
Lugar publicación
PARIS
Lugar recopilación
Recopilador
BORDES, CHARLES

TEXTO ORIGINAL

l.- Salbatore gora da Garazi aldian:
Ni ere han nunduzun igaran astian,
Debozone gabe senthoralian,
Ene gazte lagunak han beitziradian.

II.- Bortietan artzain, eta ez jaisten ardirik,
Ountsa jan, edan, eta egin lo zabalik,
Mundian ez ahalda ni bezañ irousik.
Enuke segur nahi bizitze hoberik.

III.- Izarbat jeikiten da goizerri aldeti,
Argi eder batetan, leñhuru bateki,
Erien sendotzeko photeriareki;
hounki jin egin diat nik hari segurki.

IV.- Izar houra jiten da boztarioreki,
Zelialat eroanen naiala bereki;
Hitzaman diriozut nik hari segurki,
haren zerbutchari nizatila bethi.

V.- Amorio zaharra behar hait kitatu,
Hanitch phena dereitak hik eni kaosatu.
Maite berribat zitak ezpiritian sarthu
Hari behar deroat bihotza libratu.

VI.- -Amorio zaharrak zutia jenatzen,
Berribaten jitiak hanitch agradatzen?
Zu ere gaztettorik hasi zinen maithatzen:
Hoberik duzunian orai naizu kitatzen.

VII.- Zounbat aldiz nik eztut egin nigarrez uthurri,
Zu zinadiala kaosa amak eraginik,
Arrazou ere baziala sobera badakit,
Zeren zutzaz benintzan charmaturik bethi.

VIII.-Kitatzeko sujeta othe zer ahalden,
Ahal bezain etsatoki ari nuzu phentsatzen:
Ene buria deusetzaz ere eztit akusatzen
Inozent nuzu; eta joan zite arren."