Eusko Ikaskuntza 2022ko Euskaraldian

Noticias corporativas

04/11/2022

Eusko Ikaskuntza 2022ko Euskaraldian

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra euskararen babesleku eta ‘Arigune’ izango da Eusko Ikaskuntza.

Euskal Herriko bost hiriburuetako Eusko Ikaskuntzako bulegoak, euskaraz aritzeko guneak edo ‘Arigune’ bezala identifikatu ditugu Euskaraldiaren hirugarren edizio honetan, eta horrela, Kontseilu Errektoreko kideak zein langileak, euskararekiko gure konpromisoa berresten dugu. Parte hartze honekin euskararen erabilera bultzatzen eta gure hizkuntza ohituretan konplizitatea sortzen bilatzen jarraituko dugu.

Lanean, familian eta eguneroko bizitzaren arlo guztietan euskara erabiltzea sustatzen du Euskaraldiak. Euskararen arnasguneak identifikatzeaz gain ariketa sozial honek herritarrek euskararen erabileraren aldeko hautua egitea bultzatzen du ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’ figuren bitartez. Oinarrian, ekimen honek helduen aktibazioa du eta horrela islatzen da 2022ko edizioaren leloan ‘Hitzez egiteko garaia’.

Azkenik, Euskaraldiaren egitarauaren baitan, azaroaren 22an Eneko Gorriren eskutik "Erabileraren aroa" hitzaldia izango da Hendaiako mediatekan 18:00etan.

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp