Agenda

Berri korporatiboak
Mintzaldia, Eneko Gorriren eskutik
- Ordutegia eta data:
- 2022/11/22 18:00
- Tokia:
- Hendaiako Mediatekan
Erabileraren aroa
Mintzaldia, Eneko Gorriren eskutik. Aldibereko itzulpena frantsesera.
Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean
Mediatekan
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen da Euskaraldiaren 3. edizioa, “Hitzekin ekiteko garaia” lemapean. Ariketa sozial horrek hizkuntzaren erabilera egunerokoan bultzatu nahi du. Helburua hizkuntza ohituretan eragitea da, euskararen erabileraren aldeko ingurumen soziala sortuz eta euskaraz mintzatzeko aukerak ikusgarri bilakaraziz.
Baina hizkuntza ohiturak aldatzea ez baita hain erraza, Mintzaian elkarteak, Hendaiako euskalgintzako beste elkarte batzuen laguntzarekin, eta Hendaiako Herriak jarduera programa prestatu dute, hamabostaldian zehar euskaraz aritzeko aukera ukan dezazuen.