Agenda

2025eko Manuel Lekuona Saria ematea

Sariak

2025eko Manuel Lekuona Saria ematea

Ordutegia eta data:
2026/05/20 18:30
Tokia:
Gernikako Kultur Etxea. Elai Alai aretoa

Gloria Totoricagüena diasporako ikerlari eta euskal kulturaren mundu mailako hedatzaileak 2025eko Manuel Lekuona Saria jasoko du maiatzaren 20an Gernikan egingo den ekitaldi publiko batean.

1983an sortutako sari honen bitartez Eusko Ikaskuntzak euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendutako pertsonak saritu nahi ditu. Edizio honetan, euskal diasporaren alderdi kultural, diplomatiko, komertzial, historiko, politiko eta instituzionalen ikerketan aitzindaria den pertsona bati suertatu zaio omenaldi hau, Gloria Totoricagüenari hain zuzen ere. Gloriak gure kultura nazioartean ezagutzen eta, gainera, Euskal Herriak mundu mailan duen posizionamenduan lagundu du, 2025eko Manuel Lekuona Sariaren epaimahaiak bere epaian azpimarratu zuen bezala.

Ekitaldia Gernikako Kultur Etxean izango da, Elai Alai aretoan, arratsaldeko 18:30etan, eta bertan Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak hartuko du parte, erakundeetako eta epaimahaiko ordezkariekin batera. Gloria Totoricagüenaren omenaldiarekin bat egin nahi dutenek laster izango dute aukera izena emateko.