Manuel Lekuona Saria

Informazioa

Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 1983an sortu zen Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua izan zitekeen lana (opera omnia) egin duten pertsonei aitorpena egiteko.

Manuel Lekuona Saria jaso duten pertsonen zerrenda luzea da, besteak beste, Jorge Oteizak, Eugene Goyhenechek, Micaela Portillak, Menchu Galek, Joan Mari Torrealdaik, Mari-Jose Azurmendik edota Manuel Lekuona berak.

Saria Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura bat da.

Irabazlea bi modutara emandako botoaren bitartez erabakitzen da: batetik, Euskal Komunitate Globalaren bozka birtuala; eta bestetik, epaimahai instituzional baten bidez.

Manuel Lekuona Saria