Manuel Lekuona Saria

Oinarriak

HAUTAGAIEN AURKEZPENA

Edonork aurkeztu ditzake hautagaiak: nahiz pertsona fisikoa nahiz juridikoa, eskatzen diren irizpideak betetzen baditu. Ezin izango da hilda dauden pertsonen hautagaitzarik aurkeztu.

IRIZPIDEAK

Hauek izango dira irabazlea aukeratzeko jarraituko diren balioespen-irizpideak:

  • Balio Unibertsala
  • Bizitzako ibilbidea
  • Konpromiso eta ekarpen adierazgarriak Euskal Kulturari
  • Obraren dibulgazioa
  • Eremu akademikotik at buruturiko jarduera

Era berean, epaimahaiak emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatze aldera, emakumezkoen hautagaitzak aintzat hartuko ditu. Gainera, Euskal Herriko lurralde-errealitate ezberdinak islatzen dituzten pertsonak lehenetsiko ditu.

HAUTAKETA-PROZESUA

Saria, bi modutara emandako botoaen bitartez erabakitzen da:

1. Euskal Komunitate Globalera irekitako partaidetza birtual bidez, Eusko Ikaskuntzako kide direnen eta ez direnen botoak bereiziz. Horretarako, Eusko Ikaskuntzaren webgunean atal bat irikiko da.

2. Epaimahai Instituzional baten bidez, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zazpi ordezkarik osatuko dutena.

Sariduna hautatzeko botoa jarraian adierazten diren portzentajeen arabera haztatuko da:

  • Eusko Ikaskuntzako bazkideak % 30
  • Euskal Komunitate Globala % 10
  • Epaimahai Instituzionala % 60

Epaimahaiak, hala iritziz gero, saria banatu gabe utz dezake.

SARIA ZERTAN DATZA

Remigio Mendiburu artistak egindako brontzezko eskultura bat eta saritutako pertsonaren bio-bibliografiaren argitalpena.

Sari-banaketa ekitaldi publiko batean egingo da saridunaren lurraldean.

DOKUMENTAZIOA

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

Hautagaitzak info@eusko-ikaskuntza.eus helbide elektronikora zuzendu beharko dira.

Hautagaiak aurkezteak esan nahi du oinarri hauetan zehazten diren baldintzak berariaz eta formalki onartzen direla.

Oinarriak (PDF)

EPEAK

2024. urteko ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 1etik irailaren 22ra izango da.

Bozketa birtuala 2024ko urriaren 14tik 20ra izango da. Erabakia 2024ko urrian zehar, epaimahai instituzionala bildu ondoren, jakinaraziko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Eusko Ikaskuntza

Tel.: 943-310855 

E-posta: info@eusko-ikaskuntza.eus 

Manuel Lekuona Saria