Estefanía Reina Pancha eta Sandra Feng. Donostiako Peñaflorida Institutuko ikasleak: Ez dugu egokitzeko arazorik izan, haurrak ginela etorri ginen eta

2006-03-17

SILLERO ALFARO, Maider

GARMENDIA IARTZA, Koro

Estefanía eta Sandra, hurrenez hurren Ekuador eta Txinatik etorritako bi neska ditugu. Donostiako Peñaflorida Institutuko 3. DBHko jolas orduan bildu gara haiekin, gure herrian nola bizi diren jakiteko eta, batez ere, eskola berrian hasteko orduan zer nolako esperientzia izan zuten ezagutzeko. Bi nerabe hauen kasua ez da, beharbada, ohikoena, egokitzeko orduan ez baitute inolako arazorik izan. Hala ere, euren aburuz, haur guztiek ez dute guk bezalako zortea izan.

Euskaraz nahiko ondo moldatzen zaretela esan dit zuen irakasleak. Euskaraz egingo al dugu elkarrizketa?

Estefanía eta Sandra, Hobe gaztelaniaz egiten badugu.

Zaila egiten zaizue euskaraz egitea?

Sandra eta Estefanía: Bai, nahiko zaila.

Zer da gehien kostatzen zaizuena?

Sandra: Niri aditzak. Horrenbeste dira. Estefanía: Hizkuntza ondo ulertzen dugu, baina aditzak. Eta, batez ere, hitz egitea da kostatzen zaiguna.

Zenbat denbora daramazue zuen sorterritik kanpo?

Sandra: Nik, zazpi urte neuzkanez geroztik. Orain 15 dauzkat. Estefanía: Nik lau urte daramatzat hemen.

Sandra, oker ez banago, Donostiara etorri baino lehen beste hiri batean egon zinen bizitzen.

Bai, Donostiara etorri baino lehen Tenerifen izan nintzen bizitzen, hainbat urtez.

Gogoratzen al duzue zuen etorrera?

Estefanía: Bai, gutxi gorabehera. Dena ondo atera zen. Eskolan eta abar. Arazorik gabe.

Dena ezberdina izango zen zuentzat, berria. Zaila egin al zitzaizuen egokitzea?

Estefanía: Egia esateko, ez. Hasierako egunetan lotsa pasa nuen, baina besterik ez.

Zuk, Sandra, hizkuntzaren arazoa zeneukan gainera.

Sandra: Bai. Etorri nintzenean ez nekien gaztelaniaz hitz egiten, baina, txikia nintzenez, ez zitzaidan asko kostatu ikastea. Tenerifen espainiarrekin joaten nintzen eskolara, eta azkar eta ondo ikasi nuen.

Eta, etxean, zein hizkuntza erabiltzen duzue?

Txinera. Beti.

Zure gurasoei, zuri baino gehiago ala gutxiago kostatu zitzaien hizkuntza ikastea?

Sandra: Nire gurasoek ez dakite gaztelaniaz hitz egiten.

Ba al dakizue zergatik atera zineten zuen herrialdeetatik?

Estefanía: Ama hemen ari zelako lanean. Eta, noski, elkarrekin egon nahi genuen. Sandra: Nire aita hemen zegoelako. Jaio nintzenean etorri zen. Gero, ama, anaia eta ni etorri ginen.

Klase bereziren batera joaten al zarete, zuen ikaskideek jasotzen dutenarekiko ezberdina?

Bai, euskarazko eskolak ematen dizkigun irakasle bat daukagu. Beste bi mutilekin batera egoten gara, gainerako ikaskideengandik bananduta.

Hemen eskolan hastean, ikasturteren bat errepikatu behar izan zenuten, edo zubi moduko ikastarorik egin?

Estefanía: Ekuadorren ezberdina izaten da eskolan ibili beharreko urte kopurua. Bederatzi urterekin etorri nintzen, eta han seigarren mailan nengoen, baina hemen bosgarrenean. Sandra: Ni Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan etorri nintzen, baina ikasturtea amaitzeko hilabete bat gelditzen zitzaidan, eta errepikatu egin behar izan nuen.

Egokitzeko orduan, izan al zenuten arazorik?

Estefanía: Ez, guk ez. Zorte ona izan dugu, haurrak ginela etorri ginelako. Nik uste hobe dela txikia zarela etortzea. Jende helduari gehiago kostatzen zaio egokitzea. Sandra: Bai, txikitan askoz ere errazago harrapatzen dituzu gauzak.

Irakasgaiak, Ekuadorren edo Txinan bezalakoak al ziren?

Estefanía: Bai, antzekoak. Baina hemen Ekuadorren baino askoz ere ingeles gehiago ematen da.

Oso ikasle onak zaretela esan didate. Zein asmo dituzue gerora begira? Sandra: Oraingoz, ikasten jarraitzea. Estefanía: Oraindik ez dakigu zehazki zer nahi dugun, baina argi daukagu ikasten jarraituko dugula.
Compartir
Facebook Twitter Whatsapp

ANTERIORES

Jesús Luna Agurrea. Lux Zinemaren sortzailea eta “La otra gran prueba”ren egilea: Zineak entretenitzeko elementua izan behar du, baina baita heztekoa ere

 

Irakurri

Mikel Aranburu Urtasun. Zuzenbidean eta Enpresa Zientzietan lizentziatua: Kontzertu Ekonomikoari, Erkidegoko finantza sostengatzen duen eskubide historikoa izanik, egunero eskaini behar zaio arreta, etengabe

 

Irakurri

Clotilde Olaran. Bizkaiko Foru Liburutegiko arduraduna: Digitalizazioaren abantaila nagusia, hedabide bezala duen indarra da, munduko edozein txokora berehala iristeko aukera ematen baitu

 

Irakurri

Lourdes Fernández Fernández. ARCOko zuzendaria: Hiru anai-arreben artean, ni nintzen uzkurrena artearekiko

 

Irakurri

José Ángel Irigaray. Poeta: Linguae navarrorumek sozietatean bizirik jarraitzeak, euskaldunek bizirauteko daukaten gogoa eta gaitasuna erakusten dizkigu

 

Irakurri