Jatorrizko bertsioaren itzulpen laburtuaPasa den urriaren 30ean, Gasteizen, Arabako Foru Aldundiko jauregian Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria emateko ekitaldia ospatu zen. 2012. urteko edizioan Arte historialaria den Soledad Silva Verasteguiri eman zitzaion, Manuel Lekuona Saria jasotzen duen hirugarren emakumea izanik. Eusko Ikaskuntzak, euskal kulturaren mundura ekarpen nabarmenik egiten duen ikerketa nahiz sorkuntza alorreko pertsonalitateen onarpena ezagutzera ematen duen sari ezaguna , 1983. urtean eratu zuen.
Zoriontzeaz gain, Soledad Silvak, berrogei urte baino gehiagoz ikerketan aritu ondoren emandako sari hau nola hartzen duen ere galdetu beharrean gaude.
Egia esan, oso hunkituta eta eskertuta nagoela esan behar dut. Duela hilabete batzuk, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria niri eman behar zidala esan zidanean, harrigarria iruditu zitzaidan, ez nuen inolaz ere espero. Unibertsitatean ikerkuntza nahiz irakaskuntzan aritutako eta merezimendu berberak dituzten beste hainbat kideekin pentsatu nuen. Aldi berean, erakunde ospetsu honek saria niri ematea erabaki izana ohore handia zela uste nuen, historian zehar balio handiko pertsonek jaso baitute sari hau. Eusko Ikaskuntzari benetan eskerrak eman beharrean nago.
Soledad Silva Verásteguik Manuel Lekuona Saria jaso zuen pasa den urriaren 30ean.
Miniaturez apainduriko liburuetaz hitz iezaiguzu, “Eskuizkribuen edertzapenaz” hain zuzen ere
Bai irudia, eta baita idazketa ere izan dira Erdi Aroan mezua bidaltzeko ezagutu diren bide nagusiak. Miniatura, idazketari laguntzen ageri zen berezko artea zen. Helburua etzen liburu polit edo apaindu bat egitea, helburu nagusia irudien bitartez, idazketarekin gertatzen zen modura, mezu bat bidaltzean zetzan.
Miniaturak, hasiera batean, egungo liburuetan ageri diren argazkiek betetzen duten eginkizun bera zuten. Hau da, testuak zioena hobeto ulertzeko lagungarriak ziren. Beste batzuetan aldiz, irudi horiek, hitzak islada ez dezakeena erakutsi ahal izateko erabiliak ziren. Irakurleak, irakurketa bikoitza egin behar zuen, testua irakurtzean irudiek esandakoaz azken mezua osatuz. Gainera, batzuetan irudiek, testuak esaten etzuen mezu berriren bat ere ematen zuten. Irudien eginkizuna, irakurlea ikusezina zen errealitate batera eramatea zen. Hau baitzen orokorrean Erdi Aroko Artearen xedea.
Norbaitek agian, era sineskor batean, XXI. mendean aitzinako eta erdi aroko artearen inguruan ikerketak egitearen arrazoia zein den galde dezake... Ez al dago jada guztia erroldatu, sailkatu nahiz aztertua?
Oraindik asko egiteke dagoela esan beharrean nago. Duela gutxi, Pedro Echeverria unibertsitateko irakasle eta adiskidearekin mintzoan, zera esan zidan: “Arte historialariak benetan txundituta geratuko zarete Katalogoko azken tomoak argitaratzen ditugunean, ezagutzen ez duzuen lan mordoa azalduko baita”. Pedro Echeverria, Javier Velez-ekin batera, Gasteizko Elizbarrutiko Monumentu-katalogoko azken tomoen erakuntzan lanean jardun da. Beraz, beti egongo da zerbait aurkitzeke...
XXI. mendearen une hauetan, XI. mendeko bigarren erdialdeko Beato berri bat aurkitu da. Italiako Komentu Salesiar batetik zetorren. Genova-ko liburutegiko liburu sorta baten artean agertu zen eta egun, ikerketa berriak burutzeko objetu da. Hona hemen, gauza asko ikusi eta aurkitzeke dagoenaren adibide argi bat. Soledad Silva Verástegui (Vitoria-Gasteiz, 1948)Nafarroako Unibertsitatean, 1984. urtean argitaratutako Iconografía del siglo X en el reino de Pamplona-Nájera tesiarekin Arte Historian Doktorea da. 1972 eta 1988. urte bitartean Nafarroako Unibertsitatean Arte Historiako irakasle, 1988. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU), Gasteizko kanpusean, irakasle moduan hasi zen. 1990. urtean Irakasle titular moduan eta 2000. urtea ezkeroz Katedratiko moduan jardun da. Egun, Erdi Aroko Arte Historia Espainian, Aitzinako Arte Historia II eta Erdi Aroko Ikonografia ikasgaiak irakasten ditu.Erdi Aroko Artearen inguruko ikerketa historiko-artistikoekin, eta batez ere eskultura erromaniko nahiz gotiko, eta Erdi Aroko miniaturekin batera jardun da irakaskuntzan. Ikerketa hauen ondorio dira bere ondorengo lanak: Iconografía gótica en Alava (1987), La miniatura medieval en Navarra (1988), La miniatura en el Monasterio de San Millán de la Cogolla (1999), El Beato de San Millán de la Cogolla (J.B. Olarte-rekin batera, 1999), El Beato de Liébana. Códice de Navarra (E. Ruiz García-rekin batera, 2007), Los sepulcros de los santos en la Alta Edad Media en España (2009) edo Espacios para la penitencia y programas iconográficos en el románico hispánico (2010). Espainiako nahiz atzerriko zenbait aldizkariekin lanean aritzeaz gain, unibertistate nahiz ikerketa zentruek antolaturiko ikastaro, mintegi eta Hitzaldietan ere parte hartzen du.