'Isildutako eskuak' liburua aurkeztua izan da Urepelen

Berri korporatiboak

2023/07/18

'Isildutako eskuak' liburua aurkeztua izan da Urepelen

Jon Abril Olaetxeak idatzitako 'Isildutako eskuak' liburua aurkeztu da Urepeleko Amerikanoinean uztailaren 14ean.

Eusko Ikaskuntzak Urepeleko Herriko etxearekin lankidetzan aurkeztu dute Jon Abrilen Isildutako eskuak emazteen lekukotasunez osatutako liburua. Bigarren urtez Eusko Ikaskuntzak eta herriko etxeak izenpetutako hitzarmenaren arira Udan zehar zobait hitzaldi antolatu dira eta haien artean Jon Abrilek idatzi duen liburuarena.

Gerra zibilaren ostean emazteek jasandako lan egoerak aipagai ditu liburuak. Hamaika bizipeneri esker emazte horiek gutti aipatua izan den emazteen egoera gordina kondatu nahi izan du Jon Abrilek. Lekukotasun horiek garaiko bizi gogorra, erlijiaren pizua eta patriarkatuaren boterea aipatzen ditu baita lortutakoak borrakatuz eta emanez.

Hitzaldiaren ostean publikoak lasaiki hitza hartu du, batzuek Urepele bertako egoera aipatuz eta garai hori oroituz. Eta Urepeleko herriko etxeak zintzur bustitze bat eskaini du parte hartzaileei.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp