Jon Bagüesekin solasean

Podcast

2021/10/24

Jon Bagüesekin solasean

Amarauna. Euskadi Irratia

Ikasturte berriarekin batera, Eusko Ikaskuntzak tarte berri bati ekingo dio Euskadi Irratiarekin elkarlanean igande goizetan, "Amarauna" saioan. Hilean behin, Euskal Herriko gizarte-erronken inguruko gaiak landuko ditugu hamaika ertz eta erpinetatik. Batzuetan, aktualitateari estuki lotutako auziak izango dira, beste batzuetan, aldiz, arnas luzeagokoak. Eta, horretarako, bidelagun, Irati Azkue izango dute.

Lehenengo saio honetan Jon Bagües Erriondo izan da protagonista. Errenteriarra Eusko Ikaskuntzak antolatzen duen Manuel Lekuona Saria irabazi berri du.  Musikologoa eta ERESBIL artxiboko zuzendari ohia da. Lan ibilbide oparoa eta emankorra izan du, eta bereziki nabarmentzekoa da Euskal Herriko musika-ondarea babesten egindako ekarpena.

Oír el podcast >>

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp