2019-2020 formakuntza katalogoa

Berri korporatiboak

2020/01/13

2019-2020 formakuntza katalogoa

Asmoz Fundazioak 2020ra begira bere online ikastaroen katalogoa aurkeztu du.

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa aitzindaria da euskarazko zein gaztelaniazko online ikastaroak ematen eta 2019-2020rako eskaintza berria aurkeztu du. Ikastaroen artean, nabarmentzen ditugu; euskararen erabilera ez sexista, artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako oinarriak, proiektuen kudeaketa eta informazioaren kudeaketaren arloko beste hainbat ikastaro. Horretaz gain, doako eskaintza zabala ere badu, besteak beste, maiatzean Donostiako San Telmo museoan eskainiko du “Klima aldaketa eragozteko ikasle mugimenduaren gakoak“ doako jardunaldia.

Online formakuntzaren inguruko informazio zehatzagoa web orrialdean eskuragarri dago.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp