2023ko Eusko Ikaskuntza Baiona sariak abenduaren 21ean banatuko dira

Sariak

2023/11/23

2023ko Eusko Ikaskuntza Baiona sariak abenduaren 21ean banatuko dira

Urtez urte, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko Etxeak hiru sari banatzen ditu, Euskal Herriarekiko harremana duten lanak sarituz.

Batetik, Ohorezko saria euskara edota euskal kulturaren sustapenean eta honen ezagutzaren zabalpenean parte hartu duen ereduzko ibilbide bati ematen zaio. 2018-az gero, sari honek Jean-Mixel Larrasket lehendakari ohiaren izena du eta Kepa Akixo 'Zigor' artistak egindako jakintzaren arbolak irudikatzen du.

Bestetik, Euskal Kultura saria Euskal Herriari lotutako doktoretza tesia edota argitaratugabeko ikerketa lan bati ematen zaio. Azkenik, bideo egile amateurrak sustatzeko, Euskal Herria, euskara eta euskal kultura ardatz gisa harturik, honen inguruko dokumental bat sarituko du bideo-dokumental sorkuntza sariak.

Aurten, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko Etxeak honako lanak saritzea erabaki du:

  • Ohorezko saria Jean-Baptiste Orpustanek ukanen du.
  • Tesia saria Maitena Duhaldek jasoko du, Lapurdiko itsas hegiko euskararen azterketa dialektologikoa tesiarentzat.
  • Bideo sorkuntza saria, Inge Arin LarraƱagak jasoko du, Ahots hariak dokumentalarentzat.

Sariemanaldia Baionako Herriko Etxeko saloi handian banatuko dira abenduaren 21ean 18:30tan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp