2023ko irratsaioen balantzea

Berri korporatiboak

2023/12/16

2023ko irratsaioen balantzea

Eusko Ikaskuntzak 44 saio animatu ditu euskal irrati publikoko bi irratietan amaitzear den urtean zehar.

Euskadi Irratiko “Amarauna” programan, hilean behin Irati Azkue esatariaren eskutik, Eusko Ikaskuntzak bere ikerketa-jarduerak, sariak eta jardunaldiak aurkeztu ditu, eta horretarako bazkide, protagonista eta parte-hartzaileen ahotsak izan ditu.

Radio Euskadin Juan Aguirre Sorondo bazkidea da gidari eta 35 saio emititu dira; hamabostean behin egiten dira, arratsaldeko magazina, “Kultura.eus”, eta “La mecánica del caracol”, aste batean bat eta hurrengoan bestea. Lehenengoak gizartearen jarduera-agendari lotuago dauden edukiak ditu, eta bigarrenean, euskal uhinetan ospe handia duen zientzia-, teknologia- eta historia-programaren ezaugarrietara egokitzen da. Kasu guztietan, Eusko Ikaskuntzaren barne-lana eta bertako kideen ikerketa-, dibulgazio- eta irakaskuntza-ekoizpena sustatzea da helburua.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp