2024ko Batzar Nagusia

Berri korporatiboak

2024/05/27

2024ko Batzar Nagusia

Ekainaren 8an, larunbatean, 11:00etatik aurrera, Gipuzkoako Bazkundean, Donostian (Tolosa hiribidea, 75), eta on line, Eusko Ikaskuntzak urteko Batzarra egingo du.

Apirilean eta maiatzean Gasteizen, Iruñean, Bilbon, Donostian eta on line egin diren informazio-bileren ondoren, bazkideak ekainaren 8an bilduko dira azken urtean egindako jardueren balantzea egiteko eta Eusko Ikaskuntzaren berehalako etorkizunari buruz elkarrekin gogoeta egiteko.

Batzar Orokorraren lehen zatian, aurreko akta, urteko memoria eta 2023ko ekitaldiko balantzea eta emaitzen kontua aurkeztu eta onartzeko txanda zabalduko da, baita horiek aplikatzeko proposamena ere. Puntu horiei buruzko dokumentazio guztia bazkideen eskura dago web orrialdeko gune pribatuan.

Ondoren, erakundeko lehendakariak, Ana Urkizak, elkartearen jarduera-ildo nagusiak eta 2024rako aurreikusitako plana azalduko ditu, dagokion aurrekontuarekin batera. Gai-zerrendan, urriaren 2, 3 eta 4an Gasteizen izango den Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren egitaraua, edukiak eta antolaketari buruzko xehetasunak emango dira. 

Batzarra euskaraz izango da, baina, nahi duten orok, aldi bereko itzulpena izango dute gaztelerara.

Azkenik, azaroan egingo den Eusko Ikaskuntzaren Lehendakaritza eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ordezkaritzak hautatzeko Ez Ohiko Batzar Orokorrera deialdia onartzeko unea helduko da. Azkenik, bazkideei hitza emango zaie galderak egin eta beren iritziak eman ditzaten.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp