2024ko Lekuona Sariaren banaketa

Sariak

2025/02/24

2024ko Lekuona Sariaren banaketa

Juan Mari Beltran musikari interprete, ikertzaile, sustatzaile eta irakasleak 2024ko Manuel Lekuona Saria jasoko du martxoaren 25ean, Oiartzunen egingo den ekitaldi publiko batean.

Eusko Ikaskuntzaren sari zaharrenak, 1983an sortuta euskal kulturaren alde egindako lanagatik pertsona ospetsuak aintzatesteko, Soinuenea — Herri Musikaren Txokoaren sortzailea omenduko du, musika ondare tradizionala berreskuratu, zaindu eta transmititzeko egindako lanagatik.

Ekitaldia Oiartzungo Landetxe Aretoan martxoaren 25ean izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta bertan Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak, instituzioetako ordezkariek eta saria ematen duen epaimahaiko kideek hartuko dute parte. Bertaratu nahi dutenek izena eman behar dezakete hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp