25 urtez irratian, ia 1.600 grabazio

Podcast

2020/01/07

25 urtez irratian, ia 1.600 grabazio

Interes orokorreko gaiak lantzen dituzten elkarrizketa, irrati tertulia edo erreportajeak biltzen ditu Eusko Ikaskuntzaren web orriak 1.600 podcast inguruan.

Duela hogeita bost urte, 1994an, Eusko Ikaskuntza irratsaioak egiten hasi zen euskal irratietan. Orduz geroztik, ehunka elkarrizketa eta tertulia antolatu ditu zientzia, kultura, gizarte edota historia gaitzat hartuta, beti ere, aktualitateari eta gizarte eztabaidari begira, ikuspegi formatibo eta informatibo batetik. Era berean, programa hauek Eusko Ikaskuntza nolakoa den zabaldu eta erakundearen jarduerak zabaltzeko balio handikoak dira, bai eta kideen lan eta kezken berri emateko ere.

Eusko Ikaskuntzaren soinu artxiboa irrati grabazio horiek eta bestelako edukiek osatzen dute eta, egun, 1.600 audio digitalizatu daude Multimedia Fondoan. Hitzez hitzezko bilaketa sistemari esker gai interesgarriak aukeratu eta aurki daitezke.

Dokumentu fondo hau Eusko Ikaskuntzaren web orrian dago. Podcast atalean 2014tik grabatutako urteetako irrati-edukiak daude eta Multimedia Fondoan beste audio fitxategi guztiak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp