Andoaingo historiari buruzko ikerketa lanerako diru-laguntzak

Gure bazkideak

2020/02/24

Andoaingo historiari buruzko ikerketa lanerako diru-laguntzak

Andoiango udalak argitaragabeko historia ikerketa lanerako deialdia luzatu du.

Deialdiaren oinarriak hurrengo hauek dira:
- Ikerketa proiektuaren memoria-laburpena (gehienez 4 orri); oinarrizko jarraibideak, metodologia, azterketa unitateak, iturriak eta lanaren hizkuntza.
- Titulu akademikoa eta ziurtatu ditzakeen gainerako ikerketa eta akademia-merezimenduen egiaztagiriak.
- Titulua oraindik eduki ezean, unibertsitateko irakasle baten tutoretza edukiko duen agiria.
- Diru-laguntzaren kopurua: 2.500 euro, 500 euro gehiago euskaraz egiten bada (PFEZaren atxikipena duelarik).
- Lanak behin amaiturik, paperean eta euskarri informatikoan Andoaingo Udal Artxiboan aurkeztuko dira 2021ko apirilaren 23a aurretik, honekin batera hiru hizkuntzatan (euskeraz, gaztelaniaz eta EEEko beste hizkuntz ofizial batean) egindako 15 lerrotako laburpena eta deskriptoreen zerrenda (4-8 artekoa).

Eskaerak 2020ko martxoak 31 arte Andoiango Udal Artxiboan jasoko dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp