Aniztasuna Nafarroan

Podcast

2019/11/06

Aniztasuna Nafarroan

Euskadi Irratia. Kultur Leihoa

Gizarte anitz bat zer den galdetuko bagenizu, zer ulertuko zenuke? Zer suposatzen du zuretzat aniztasunak? Askok migrazioarekin lotzen dute, besteek aldiz, nazio identitateari lotuta ikusten duten kontzeptua da. Definizioak ñabardura ugari izan dezakeen arren, argi dago bizikidetza ezinbestekoa dela. Hausnarketa sakon baten beharrean gaudela.

Erronkari erantzunez, Eusko Ikaskuntzak lekukoa hartu eta Nafarroako lurraldean jarri du begirada. Bertan, egoera nola kudeatu aztertzen dabil.

Julen Zabalo, Txoli Mateos eta Nerea Blancorekin mintzatu gara proiektuaren inguruan.

Oír el podcast >>

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp