Anjel Lertxundi: Bilboko Gutun Zuria saria

Gure bazkideak

2023/03/20

Anjel Lertxundi: Bilboko Gutun Zuria saria

Anjel Lertxundi idazle eta bazkideak BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko saria jaso zuen martxoaren 17an, gizarte-sentsibilitate handiz bustitako literatura-ibilbideagatik.

Ekitaldiaren Azkue-Alhondiga Bilbao zentroan izan zen, Letren Nazioarteko Jaialdiaren egoitza. Bere diskurtsoan, Lertxundik kapitalismo "bihozgabea" kritikatu zuen. Kapitalismo horrek onura besterik ez baituelako bilatzen, pertsonak kontuan hartu gabe, eta periferiak ahazten dituelako, hala nola, artea eta kultura.

Esan zuen globalizazioan parte hartzen ez dutenak edo globalizaziotik kanpo geratzen direnak munduaren abiadurara egokitu eta egungo begiekin begiratzera behartuta daudela, "nahiz eta nik, globalizazio hitza agertzen den aldiro, automatikoki pentsatzen dudan periferian eta globaliazio hori etengabe zalantzan jarri behar dugula".

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp